Kōraku-en

Wikipedia(e)tik
Hona jo: nabigazioa, Bilatu
Kōraku-en lorategiak

Kōraku-en (偕楽園?) Okayaman dauden lorategi famatuak dira, Japoniako "hiru lorategi ederrak" osatzen dituzte Kairaku-en (Mito) eta Kenroku-en (Kanazawa) lorategiekin batera.

Historia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Okayamako jauna zen Ikeda Tsunamasak sortu zituen lorategiak 1700 urtean eta ordutik gaur arte ia aldaketarik gabe mantendu da Tsuda Nagatadak egindako diseinua. Hasiera batean Koen izena eman zitzaion Okayamako gazteluaren atzealdean baitzegoen baina 1871 urtean Kōraku-en izena hartu zuen "sen-yu-koraku" izpirituaz (besteak baino lehenago tristetu, besteek baino beranduago disfrutatu) eraikia baitzen.

1884 urtean Okayama prefeturaren esku gelditu zen eta publikoari ireki zizkion ateak. 1934ko uholdeek eta 1945eko bonbaketek kaltetu bazuten ere berreraikia izan zen Edo Aroko margo eta dokumentuei jarraituz.

Lorategiak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Asahi ibaiaren iparraldeko ertzean kokaturik dago uharte txiki batean. Kaiyu estiloan diseinatu zen eta bidexkak putzuak, muinoak te-etxeak eta errekak zeharkatzen ditu.

Guztira 133.000 m²-ko azalera dauka. Erdian Sawa-no-ike (padura putzua) dago eta hiru uharte txiki ditu, Kyoto ondoko Biwa aintziraren paisaien erreplikak dituztenak.

Iruditegia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kanpo loturak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Koordenatuak: 34°40′04″N 133°56′06″W / 34.66778°N 133.93500°W / 34.66778; -133.93500

Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Kōraku-en Aldatu lotura Wikidatan
Japoniako hiru lorategi ederrak
Kairaku-en | Kenroku-en | Kōraku-en