K-T muga

Wikipedia(e)tik

(K/T mugatik berbideratua)
Hona jo: nabigazioa, Bilatu
Drumheller (Alberta)n dauden Badland hauetan higadurak K-T muga agertarazi du

K-T muga (batzuetan KT edo K/T) geologian Kretazeotik Tertziariora igarotzen denean dagoen geruza fina da. Orain dela 65,5 Ma sortu zen. Izena Kretazeo eta Tertziariotik dator. Muga honek Mesozoikoaren bukaera eta Zenozoikoaren hasiera markatzen du eta oso loturik dago Kretazeo-Tertziario desagerpen masiboarekin.[1] Mundu osoan barreiatua dago eta Euskal Herrian oso adibide onak daude, bereziki Zumaian.

[aldatu] Sorreraren inguruko teoriak

[aldatu] Alvarezen hipotesia

1980an Nobel Saria irabazi zuen Luis Walter Alvarez fisikariak, bere semea den Walter Alvarez eta Frank Asaro eta Helen Michelsek osaturiko taldeak Kretazeo-Tertziario mugan zeuden geruzak mundu osoan zehar barreiatzen ziren sedimentu finak zirela ikusi zuten. Hauetan aurki zitekeen iridio kontzentrazioa oso handia da, gutxienez 30 bat aldiz handiagoa baina 130 aldiz handiagoa ere izan daiteke. Iridioa oso arraroa da lurrazalean, siderofilo bat baita eta beraz Nukleoan aurki daiteke burdinarekin batera diferentziazio planetarioa gertatu zenean. Iridioa hala ere ohikoa da asteroide eta kometatan eta Alvarezek asteroide batek lurra kolpatu eta K-T muga sortu zela proposatu zuen.[2] Aurretik ere egon ziren espekulazioak inpaktu baten inguruan, baina lehenengo aldia zen ebidentzia bat aurkitzen zela.[3]

[aldatu] Erreferentziak

  1. Fortey, R. Life: A Natural History of the First Four Billion Years of Life on Earth. Vintage. 1999. ISBN 978-0-375-70261-7
  2. Alvarez, LW, Alvarez, W, Asaro, F, and Michel, HV. Extraterrestrial cause for the Cretaceous–Tertiary extinction. 1980. Science, vol 208, 4448, 1095-1108 or.
  3. De Laubenfels, MW. Dinosaur Extinctions: One More Hypothesis. Journal of Paleontology. Vol 30, 1, 207-218 or. 1956.


Geologia Artikulu hau geologiari buruzko zirriborroa da. Wikipedia lagun dezakezu edukia osatuz.

Tresna pertsonalak