K2

Wikipedia(e)tik
Hona jo: nabigazioa, Bilatu
K2
K2-big.jpgK2 mendiaren hegoaldea, udan.
Garaiera 8611 m
Gailurra 4017 m
Koordenatuak 35°52′57″N 76°30′48″E / 35.88250°N 76.51333°E / 35.88250; 76.51333Koordenatuak: 35°52′57″N 76°30′48″E / 35.88250°N 76.51333°E / 35.88250; 76.51333
K2 non dagoen adierazten duen Himalaia-ko/-go/-eko mapa
K2
Mendilerroa Karakorum
Lehen igoera 1954ko uztailaren 31an, Lino Lacedelli eta Achille Compagnonik.
Ohiko bidea Hego-ekialdeko aurpegia. Abruzzoen murrua.

K2, Godwin-Austen mendia, Lambha Pahar, Chogori, Kechu edo Dapsang Karakorum mendikateko mendia da, itsas mailatik gora 8.611 metroraino heltzen den tontorra duena; munduko mendirik altuenetan bigarrena, Everest mendiaren atzetik. Haren tontorrak egiten du muga Txinaren eta Pakistanen artean,[1] mendiaren iparraldea Txinakoa izanik (tajik etniako Taxkorgan konderri autonomoa, Uigur eskualde autonomoa, Xinjiang estatua) eta hegoaldea Pakistangoa (Gilgit-Baltistan eskualdea, Azad Kashmir estatua).[2]

Historia eta izena[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Mendi hau 1856an ikusi zuen lehen aldiz europar batek,Henry Haversham Godwin-Austen-en espedizioko kide zen T.G. Montgomeryk hain zuzen. Honek jarri zion K2 (Karakorum 2) izena. Gainerako gailurrei K1, K3, K4 eta K5 deitu zitzaien, baina izen hauek ordezkatu egin ziren Masherbrum, Broad Peak, Gasherbrum II eta Gasherbrum I izenengatik, hurrenez hurren.

Everest baino askoz gogorragoa da eta Reinhold Messner alpinista tiroldarraren esanetan "zortzimila metroko mendirik zailena". Igoera tasa txikienetakoa (249 igoera 2004ra arte, Everestera igo diren 2240 pertsonen aldean) eta hirugarren heriotza tasa altuena (%%24,10), Annapurnaren eta Nanga Parbaten atzetik, batzen ditu gailur honek. 60 pertsona hil dira 2004ra arte bertan, hauetariko 13 1986an. Urte horretan espedizio ezbertinetako zortzi pertsona hil ziren ekaitz izugarri baten ondorioz.

Igotzeko lehendabiziko saiakera 1902an egin zen, Oscar Eckerstein eta Aleister Crowley-ren eskutik, baina bost saiakeraren ostean ez zuten gailurrera iristerik lortu. Azkenean 1954ko uztailaren 31n lortu zuten Ardito Desik gidatutako espedizioko Lino Lacedelli eta Achille Compagnoni italiarrek. Espedizio honetan pakistandar bat ere bazegoen, Muhammad Ata-ullah koronela, 1953ko AEBetako espedizio bateko partaide izan zena. Espedizio honek ez zuen gailurrera iristerik izan ekaitz baten ondorioz eta bertan hil zen Art Gilkey alpinista.

Igo zen lehen emakumea Wanda Rutkiewicz izan zen, 1986. urtean. Emakumeentzat mendi hau madarikatua dagoela dio kondairak, igo ziren lehen bost emakumeak hil egin baitziren, hauetariko hiru jaitsieran. Rutkiewicz bera beste gailur batean hil zen 1992an.


Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  1. (Ingelesez) Txinaren eta Pakistanen arteko muga zehazteko hitzarmenaren testua.
  2. Indiako Gobernuak mendia eta inguruko lurraldea osorik berea dela aldarrikatzen du, Pakistanek administraturiko Kaxmirko eskualdearen gaineko lurralde gatazkaren barruan.

Ikus, gainera[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kanpo loturak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: K2 Aldatu lotura Wikidatan

14 zortzimilakoak
Everest | K2 | Kanchenjunga | Lhotse | Makalu | Cho Oyu | Dhaulagiri | Manaslu | Nanga Parbat | Annapurna | Gasherbrum I | Broad Peak | Gasherbrum II | Shishapangma