KGB
Wikipedia(e)tik
| Errusiako Estatuko Segurtasun Komitea Комит́ет Госуд́арственной Безоп́асности |
|
|---|---|
| Goiburua | Мечом и щитом |
| Sorrera | 1954 |
| Deuseztapena | 1995 |
| Mota | Isilpekoa |
| Eremua | |
| Egoitza | Mosku |
| Zuzendaria | Vadim Viktorovitx Bakatin |
KGB (errusieraz КГБ, Комит́ет Госуд́арственной Безоп́асности, Komitet Gosudarsvennoi Bezopasnosti, Estatuko Segurtasun Komitea) SESBren barneko zein kanpoko kontraespioitza eta segurtasuna kontrolatzeko erakundea izan zen 1954-1991 artean.
Eduki-taula |
Zuzendaritza Nagusia [aldatu]
Zuzendaritza Nagusia KGB Zuzendariarekin, bat edo bi zuzendariorde eta lau sei ordezkoekin osatzen zen.
| KGBeko zuzendariak | 1917 – 1991 |
|---|---|
| Felix Edmundovitx Dzerzhinski (Txeka/GPU/OGPU) | 1917 – 1926 |
| Viatxeslav Rudolfovitx Menzhinski (OGPU) | 1926 – 1934 |
| Genrikh Grigorievitx Jagoda (NKVD) | 1934 – 1936 |
| Nikolai Ivanovitx Yezhov (NKVD) | 1936 – 1938 |
| Lavrenti Pavlovitx Beria (NKVD) | 1938 – 1941 |
| Vsevolod Nikolaievitx Merkulov (NKGB) | 1941 (Otsaila – Uztaila) |
| Lavrenti Pavlovitx Beria (NKVD) | 1941 – 1943 |
| Vsevelod Nikolayevitx Merkulov (NKGB/MGB) | 1943 – 1946 |
| Viktor Semionovitx Abakumov (MGB) | 1946 – 1951 |
| Semion Denisovitx Ignatiev (MGB) | 1951 – 1953 |
| Lavrenti Pavlovitx Beria (MGB) | 1953 (Martxoa – Ekaina) |
| Sergei Nikiforovitx Kruglov (MGB) | 1953 – 1954 |
| Ivan Aleksandrovitx Serov (KGB) | 1954 – 1958 |
| Aleksandr Nikolayevitx Shelepin (KGB) | 1958 – 1961 |
| Vladimir Jefimovitx Semichastni (KGB) | 1961 – 1967 |
| Juri Vladimirovitx Andropov (KGB) | 1967 – 1982 |
| Vitali Vasilievitx Fedortxuk (KGB) | 1982 (Maiatza – Abendua) |
| Viktor Mikhailovitx Txebrikov (KGB) | 1982 – 1988 |
| Vladimir Aleksandrovitx Kriutxkov (KGB) | 1988 – 1991 |
| Vadim Viktorovitx Bakatin (KGB) | 1991 (Abuztua – Urria) |
Zuzendaritzak [aldatu]
- Lehen Zuzendaritza (Kanpo Ekintza): Sobietar Batasunetik kanpo egindako inteligentzia eta ekintzen ardura zuena.
- Bigarren Zuzendaritza: Sobiet Batasuneko barnean sobietar hiritarren eta kanpotarren kontrainteligentzia eta zaintza politikoaren arduraduna.
- Hirugarren Zuzendaritza (Indar Armatuak): Sobietar Indar Armatuen barnean kontrainteligentzia eta zaintza politikoaren arduraduna.
- Laugarren Zuzendaritza (Garraio Segurtasuna)
- Bosgarren Zuzendaritza: Barne segurtasuneko arduraduna, oposizio politikoa, erlijiosoa, artistak etab. kontrolpean izateko eta komunikabideen zentsuraren arduraduna;
- Seigarren Zuzendaritza (Kontrainteligentzia Ekonomikoa eta Industria Segurtasuna)
- Zazpigarren Zuzendaritza (Zaingoa): Sobietar herritarrak eta kanpotarrak zaintzeko.
- Zortzigarren Zuzendaritza: komunikazioa, atzerriko komunikabideen kontrola eta kriptologia sistemak.
- Bederatzigarren Zuzendaritza (Zaintza): 40.000 ziren, uniformedun kideko guardiak. Sobietar Batasuneko Alderdi Komunistaren buruzagien bizkartzain, Sobietar Gobernuaren instalazioen (nuklear armen biltegiak barne) zaintzaren arduradunak.
- Hamabosgarren Zuzendaritza (Gobernuko Eraikinen Segurtasuna)
- Hamaseigarren Zuzendaritza (Komunikazioen eragozpenak eta SIGINT)
- Mugazainen Zuzendaritza: 245.000 ziren, mugazainak.
- Ekintzak eta Teknologia Zuzendaritza: Laborategiak eta hainbat baliabideren ikerketaguneak.
Sailak [aldatu]
- KGB, Pertsonal Saila
- KGB, idazkaritza
- KGB, Euskarri Teknikoaren taldea
- KGB, Finantza Saila
- KGB, Agiritegia
- KGB, administrazio Saila eta
- SBAK Batzordea.
- KGB OSNAZ, (Spetnaz edo Ekintza Bereziak):
- Alpha Taldea,
- Beta Taldea, Delfin, eta
- Vimpel,
- Kremlineko Zaintza Indarra: Bederatzigarren Zuzendaritzaren pean. Presidiumeko bizkarzainak, eta 1992tik aurrera Presidentziako Segurtasuna.
KGBren bilakaera [aldatu]
| 1917 | Txeka |
| 1922 | NKVD (GPU) |
| 1923 | OGPU |
| 1934 | NKVD (GUGB) |
| 1941 | NKGB |
| 1941 | NKVD (GUGB) |
| 1943 | NKGB |
| 1946 | MGB |
| 1947 – 1951 | KI |
| 1953 | MVD |
| 1954 | KGB |