Komunikazio Piktogramen Sistema

Wikipedia, Entziklopedia askea
KPS» orritik birbideratua)

Komunikazio Piktogramen Sistema, Picture Communication Symbols ingelesez, Roxana Mayer Johnson ikertzaileak 1981an sortutako komunikazio sistema bat da, egun komunikatzeko arazoak dituzten pertsonen artean oso zabalduta. Hasiera batean sistemak 300 piktograma zituen baina garapen arina izan zuen eta1988rako 1500 zeinu zituen hiztegia argitaratu zen [1] . Piktograma horiek ulertzeko oso errazak dira, transparenteak, eta horrek asko lagunduko du sistema zabaltzeko prozesuan. Euskal Herrian piktograma hauek oso erabiliak dira.

Piktogramak zuzenean ulergarriak dira.

Euskarriak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Sistema hau oso euskarri desberdinetan erabil daiteke, goi teknologia, esaterako ordenadore eta [komunikagailu]]en bidez, edo tresna arrunten bidez, esaterako, oholak edo tableroak erabiliz. Modu batez edo bestez, sistema bera da: erabiltzaileak piktogramak markatu behar ditu esanahi bat adierazteko. Sinboloetan beti itzulpen ortografikoa agertuko da, erabiltzaileak ez diren pertsonek hobeto ulertzeko.

KPS erabiltzen duen komunikagailu bat.

Morfologia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Sistema honetan, Bliss sinboloetan bezala, kategoria gramatikalak koloreen bitartez marka daitezke:

Sintaxia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Ez du sintaxi propioa, hizkuntza desberdinetara moldatzen baita. Berez, oso sistema telegramatikoa da, bakarrik funtsezko edukiak azaltzen baitira. Horren arabera esaldi bat egiteko ez ditugu deklinabideak edo juntagailuak erabiliko, kontezptuak bakarrik. Adibidez, "Ni eskolara automobilez joan naiz" bi piktogramekin azaldu daiteke: automobila + eskola. Horren ondorioz sarritan anbiguotasuna sor daiteke eta esaldi konplexuak sortzeko ez da batere egokia.

Erabiltzaileak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Mayer Johnsonen sistema egokia izan daiteke komunikatzeko arazoak dituzten pertsonentzat, bereziki lengoia maila baxua behar dutenean eta hiztegi txikia dutenean. Orokorrean, oso sistema malgua da: ez da oso zaila sinbolo berriak asmatzea edo, bestela, ordezko argazkiak erabiltzea. Patologien aldetik pertsona horiek ikasteko, memoria eta sinboloak bereizteko gutxienezko ahalmena behar dute. Ikusteko eta entzuteko ahalmen handia behar dute, bestetik. Askotan beste sistemen osagarri moduan erabiltzen dira, esaterako ahozko hizkuntzarekin batera edo zeinu hizkuntzaren zeinuekin batera. Erabiltzaileen artean afasia pairatzen duten pertsonak, autismoa dutenak, perlesia, adimen-urritasuna eta abar aurki dezakegu.

Bibliografia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kanpokoko lotura[aldatu | aldatu iturburu kodea]

(Gaztelaniaz): Zenbait azalpen metodologikoak. (Gaztelaniaz): Haurrekin aktibitateak antolatzeko aplikazioa.] (Ingelesez): Mayer Johnsonen web orrialde.

Ikus gainera[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  1. Casilda Elorriaga del Hierro: Zerez eginda dago komunikazioa?. Zarautz: Dakit, 2002. 40-41 or.

Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]