KV14

Koordenatuak: 25°45′00″N 32°36′51″E / 25.75°N 32.6143°E / 25.75; 32.6143
Wikipedia, Entziklopedia askea
KV14
Kokapena
Estatu burujabe Egipto
Egiptoko gobernadore-herria Luxor Governorate
HiriaLuxor
Koordenatuak25°45′00″N 32°36′51″E / 25.75°N 32.6143°E / 25.75; 32.6143
Map
ErabiltzaileaTausert
Arkitektura
Dimentsioak158,41 (luzera) m
Azalera628,55 m²

KV14 Egiptoko Erregeen Haraneko hilobi bat da, Luxor hiritik gertu Nilo ibaiaren mendebaldeko ibarrean dagoena. Hasieran Egiptoko XIX. dinastiako azken faraoia izan zen Tausert erreginarentzat izan bazen ere, Egiptoko XX. dinastiaren sortzailea izan zen Sethnakhtek usurpatu zuen.

Testuinguru historikoa[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Gainbehera zihoan XIX. dinastia kolapso egoerara iritsi zen Siptah errege gaztea hil ondoren egiptoar historiaren unerik garrantzitsuenetako baten. Ez zegoen ez oinordekorik ezta gertuko seniderik ere, eta tronua alde guztietatik erasoa zen, klase militarraren presioak behe Egipton, Amonen Apaiz Gorenarena Goi Egipton eta erregeordearena Nubian. Itsasoko Herrien nazioarteko krisiaren okertzeak eta lehorteen handitzeak ere ez zuten laguntzen, azken hauek, lapur talde gehiago sorarazi eta kaltetuenen pobrezia egoera okertzen zutelarik. Egiptoko Inperio Berria bere egoerarik kaxkarrena bizitzen ari zen, eta sekula gehiago ez zen irtengo egoera honetatik.

Siptahren oinordekoa, azkenean, emakume bat izan zen, Tausert, Seti II.aren emaztea eta honen alarguna, Setiren agintaldian elkaragintaritza bat izan zuena Bay kantzilerrarekin batera, Tausert eta Bay garai horretan Egiptoko benetako gobernariak izan zirelarik, Seti II.aren agintaritza nominala baino ez zen eta. Bi pertsonai hauek jarraitu zuten bidea apenas banandu zen Siptah hil aurretik. Tausert, bere postua mantendu eta erregina-faraoi bihurtzen den bitartean, Bay kantzilerra historiatik desagertzen da, beharbada konplot baten ondorioz. Hala, denbora gutxian, Bi Lurrak, berriz ere emakume baten agintepean elkartuak geratzen dira, bosgarrena Egiptoren historian eta Sitra-Meritamon Tausert-Setepenmut izenarekin gobernatzen duena.

Hala ere, Tauserten aurka berehala agertzen dira. Ramsesdar familia zabalaren beste adar batetik Sethnakht agertzen da, Pi-Ramseseko klase militarrean eragin handia zuen eta errege odolik ez zuen eta Bay madarikatuarekin batera nagusi zen anarkiaren erantzule zen emakume batek gobernatua izatea onartzen ez zuen armagizon bat. Garai honetatik, ondoren garaileek urte hutsak deitu zituztenak, iritsi zaigun informazio urriak, benetako gatazka armatu bat egon ote zen edo kontu dinastikoa jauregiko azpijokoen bidez konpondu ote zen suposatzea baino ez du ahalbidetzen. Tauserten agintalditik iritsi zaizkigun arrasto guztiak Tebasetik iritsi izanak, herrialdea erregina honen agintaldian zehar banandu egin zela suposarazten digu.

Ondoren, soilik Sethnakhti buruzko datuak baino ez daude. Errege K. a. 1186 eta K. a. 1183 bitartean (ez da ezagutzen denbora honen zatiren bat bere etsaia zen Tausertekin partekatu ote zuen), Tausert, Bay eta Siptahren oroitzapenak zorrotz jazartzeaz arduratu zen, mende askoan zehar mantendu den elezahar beltza ezarriz. Bere agintaldi laburrak, bere aurrekoenak ez bezala, barne egoera bere onera itzultzeko eta herrialdeak horrenbeste urtean zehar (azken bi hamarkadetan sei faraoi egon ziren bata bestearen atzean) jasan zuen kaosa konpontzeko balio izan zuen. Sethnakhten gogortasuna oso eraginkorra izan zen, eta seme-alaba helduak izatea jaiotzen ari zen XX. dinastiaren segurua izan zen. Ondoren bere erregealdia bere seme eta Egiptoko azken faraoi handia izan zen Ramses III.arenaren aurrekaritzat hartua, Sethnakht, hiltzean, Egipto bere onera itzuli zuen eta herrialdearen etsaiak ezabatu zituena bezala loriatua izan zen.

Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]