KV21

Koordenatuak: 25°45′00″N 32°36′51″E / 25.75°N 32.6143°E / 25.75; 32.6143
Wikipedia, Entziklopedia askea
KV21
Kokapena
Estatu burujabe Egipto
Egiptoko gobernadore-herria Luxor Governorate
HiriaLuxor
Koordenatuak25°45′00″N 32°36′51″E / 25.75°N 32.6143°E / 25.75; 32.6143
Map
Altitudea180,654 m, itsas mailaren gainetik
Arkitektura
Dimentsioak41,04 (luzera) m
Azalera120,29 m²

KV21 Egiptoko Luxor hiritik gertu dagoen Erregeen Haranean dagoen hilobi bat da. Ez da ezagutzen hilobiaren jabea edo jabeen izenik, baina baliteke XVIII. dinastia erdialdeko bi erreginena izatea.

Kokapena[aldatu | aldatu iturburu kodea]

KV21 hilobia, wadi nagusitik hegoekialdera dago, hilobi garrantzitsuetatik erlatiboki libre dagoen toki batean. KV27 eta KV28 hilobien ondoan dago, eta, KV21etik hurbilen dauden errege hilobiak, KV20 eta KV43 izango lirateke. Hain zuzen ere, hilobi honen eraikuntza eta erabilera, aipaturiko aurreko bi hilobietan lurperatuta dauden faraoien erregealdien uneren batean datatua dago, Tutmosis IV.a eta Hatshepsuten erregealdien uneren batean, alegia. Gertuago aurkitzen diren beste lurperaketa batzuk, erregeenak ez diren pertsonenak dira, KV19 eta KV61 kasu.

Erregeen Haraneko 21. hilobi honek, XVIII. dinastia erdialde inguruko errege familiako pertsonaren batentzako ohiko diseinua du. Tokiak zenbait pasabide eta neurri handiko kamera bat edukitzeak, hilobi hau noble batena izatearen ideia ezabatzen du, hil putzurik, ardatz okerturik eta apaindurarik ez egoteak, bertan erregeren bat lurperatua izanaren ideia ezeztatzen duen bitartean. Maisutasun handiz harkaitzean zizelkatua, hilobiak, sarrerako eskailera bat du, honen jarraian beherantz doazen bi pasabide dituelarik, eta beste eskailera bat bi pasabide hauen artean. Ondoren, hil ganberara iristen da, berrogeitamar metro karratu baino gehiagokoa, erdian zutabe bat duela, eta erantsitako kamera txiki bat.

Indusketa[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Hilobia aurkitu zuena, Giovanni Battista Belzoni italiarra izan zen, Henry Saltentzat lanean ari zenean, nor, 1817an, hilobiak, uholdeen ondorioz, kalterik jasan ez zuela eta egiturak eta edertasunak, hainbeste menderen ondoren, ukitu gabe jarraitzen zutela ikusi zuenean harritu egin zen. KV21 hilobiaren indusketan zehar, zenbait eskarabeo, zeramika eta harzurizko ontzien zatiak, eta, garrantzitsuena dena, bi emakumeren momiak hil ganberan aurkitu ziren, kaxarik gabe eta partzialki bendetan bilduak.

KV21 hilobiak eta bere momiek ez zuten horrenbesteko interesik piztuko askoz beranduago arte, Donald Ryanek 1989an tokia aztertu zuenean. Egoera, nabarmen aldatu zen Belzoniren garaitik, eta hilobia, ehun ta berrogeitamar urteko epean, aurreko hiru mila urteetan baino kaltetuago geratu zen. Euriak, tokia, hondakinez bete zuen, eta basati batzuek momiak zatikatu zituzten. Beraz, garbiketa lanak, espero baino astunagoak eta neketsuagoak izan ziren, eta obejktu sarkinak argitara eman zituzten, uholdeek edo beste arrazoi batzuengatik eramanak izan zirenak, Ramses VI.a eta Amenofis II.a baino lehenagoko erregealdietan datatuak.

Ryanek, KV21eko gorpuak berreginarazi zituen, eta oraindik ondo kontserbatutako ile natural bat mantentzen zutela ikusi zuen. Hala ere, bi momia hauei dagokien gertaerarik garrantzitsuena -oraindik hilobian atseden hartzen ari direnak- eta euren nortasunari buruzko zantzuren bat ematen dutenak, euren besoen posizioa da: ezkerreko besoa papar gainean tolestua, eta eskumakoa, alboaren luzeran, honek, bi emakume horiek erreginak izan zirela adierazten duelarik. Beraz, Ryanen ondorioak erraz onar daitezke: KV21 hilobia, errege familiako pertsonentzako zen, kasu honetan, faraoiaren bi emazte zirenak, ziuraski, errege emazte handi titulua zutenak. Baina hori bai, nortzuk dira?. Hilobia Tutmosis IV.a eta Hatshepsuten erregealdien artean datatua egoteak, hautagai kopurua handiegia egiten du, hautagai serio batzuk izateko moduan, baina, beharbada, Tutmosis IV.aren bi errege emazte handien gorpuen aurrean egon gaitezke, hau da, Nefertari eta Iareten aurrean. Edonola ere, ia erabateko ziurtasunez, emakume hauek Tutmosis III.a, Amenofis II.a edo Tutmosis IV.arekin ezkonduak egon ziren.

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  • Reeves, N. & Wilkinson, R. Todo sobre el Valle de los Reyes. Ediciones Destino, Barcelona, 1998. ISBN 84-233-2958-5.

Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]