KV34

Wikipedia(e)tik
Hona jo: nabigazioa, Bilatu
KV34
Tutmosis III.aren hilobia
Kokapena Erregeen Harana
Aurkikuntza 1898
Industailea Victor Loret (1898)
Aurrekoa:
KV33
Hurrengoa:
KV35


KV34 hilobia, Erregeen Haranean dagoena (gaur egungo Luxor hiritik gertu, Egipton) XVIII. dinastiako Tutmosis III.a faraoia lurperatua izan zen tokia da.

Erregeen Haranean industutako lehen hilobietako bat izan zen, amildegi baten hormaren gainaldean. Malda handiko pasabide bat jaisten da sarreratik barnera, trapezoide formako aurrekamera baten bidez. Aurrekameraren ondoren, sarkofagoko kamera dago, kartutxo formakoa, nondik lau alboko kamera txiki irtetzen diren. Tutmosis III.a lurperatua izan zen harrizko sarkofagoa, oraindik tokian bertan dago, hilobi lapurrek kaltetu duten arren.

Harresietako apainduretako asko, oso ez ohiko estilokoak dira Erregeen Haranerako, hondo horixka batean (zahartutako papiroaren antza hartu nahi duena), Amduateko Liburuaren bertsiorik antzinakoena dago, Antzinako Egiptoko jainkoak, makiltxoekin eginiko panpina sinpleekin marraztuz (ia naïfa den estilo batekin), papiroetako idazkeraren antzera. Kameran, Raren Letania ere dago, antzera egina.

Hilobia, arpilatua izan zen antzinatean. 1898an Victor Loretek berriz aurkitu eta industu zuen.

Galeria[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kanpo loturak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: KV34 Aldatu lotura Wikidatan