KV46

Koordenatuak: 25°44′27″N 32°36′10″E / 25.7408°N 32.6028°E / 25.7408; 32.6028
Wikipedia, Entziklopedia askea
KV46
Kokapena
Estatu burujabe Egipto
Egiptoko gobernadore-herria Luxor Governorate
HiriaLuxor
Koordenatuak25°44′27″N 32°36′10″E / 25.7408°N 32.6028°E / 25.7408; 32.6028
Map
ErabiltzaileaYuya (en) Itzuli
Arkitektura
Dimentsioak21,31 (luzera) m
Azalera62,36 m²

KV46a, Egiptoko Erregeen Haranean dagoen hilobi bat da, eta Amenofis III.aren aitaginarreba-amaginarrebak eta Tutmosis IV.aren erregealdian eragin handiko nobleak izan ziren Yuya eta Tuyu lurperatzeko erabili zen.

Tutankamonen hilobia 1922an aurkitu zen arte, hau zen haran guztiko hilobirik aberats eta hobekien mantendua, eta hil hatuarekin aurkitu zen lehena. Haran nagusiaren adar txiki batean aurkitu zen, ramesidar garaiko bi hilobiren artean.

Deskribapena[aldatu | aldatu iturburu kodea]

James Edward Quibellek aurkitu zuen Theodore M. Davisen babesarekin. Sarrera ate baten amaitzen den eskailera batetik da. Ate hau, jatorrian, harri batekin eta nekropoliko zigiluekin blokeatu zen, eta korridore baterantz doa, beste eskailera batzuk, eta, azkenean, hil ganberara iristen da. Konpartimendua laukiluze formakoa da, atzealdeko muturrean bere lurzorua gainontzeko lurraren mailatik metro bete beherago dagoen gune batekin. Sabaia amaitu gabe dago eta hormak ez ziren leundu, igeltsutu eta apainduak izan.

Bertan ontzi kanopoak, musika tresnak, eserlekuak, Tiy erreginaren aulkia, oheak, Amenofis III.a eta Tiyren izenak zituen bitxiz betetako kutxa bat, gurdi bat, natroiz beteriko pitxerrak eta bi sarkofago aurkitu ziren: Yuyarena lera baten gainean jarria eta momia formako hiru zerraldo eta ukitu gabeko bere momia zituena, Tuyurena bi barne zerraldo eta kalterik jaso ez zuen momia zituena. Baltsamatze tekniketan dauden diferentziek Yuya eta Tuyu garai ezberdinetan hil zirela frogatzen dute.

Hilobia, itxuraz, ukitu gabe zegoen, baina bertan hiru lapurreta gertatu zirela dioten frogak daude: lehena hilobia ofizialki itxi eta gutxira izan zen, produktu galgarriak kendu baitziren, ukenduak kasu, eta pitxerretako zigiluak barruan zutena aztertzeko kendu ziren.

Bigarren eta hirugarren lapurretak KV3 eta KV4 hilobien indusketetan gertatu ziren beharbada, aurkitutako zigiluen ebidentziaren arabera. Sarrera berriz itxia izan zen, eta bi hilobi hauen eraikuntzatik sobratu zen materialaren hondarrekin itxi zen, sarezin bihurtuz 1905 arte, Quibellek aurkitu zuenean.

Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]