Kadet Otsibar

Wikipedia, Entziklopedia askea
Kadet Otsibar
Bizitza
JaiotzaGamere, 1880
Herrialdea Zuberoa, Euskal Herria
HeriotzaAngelu, 1968 (87/88 urte)
Hezkuntza
Hizkuntzakfrantsesa
Jarduerak
Jarduerakapaiz katolikoa eta idazlea
Sinesmenak eta ideologia
ErlijioaErromatar Eliza Katolikoa

Kadet Otsibar (Gamere 1880Angelu 1968), frantses grafian Oxibar[1] idazle eta elizgizon zuberotarra izan zen.

Biografia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Basabürüako Gameren[2] sortua, hainbeste euskaldun bezala [3] Bètharramem (Bearno, Okzitania) apaiztu zen.

Ameriketara joan zen misiolari; hala ere sorterri eta familiari atxikia egon zen beti.

Adinekoa zelarik Euskal Herrira itzuli zenean Angeluko Notre-Dame du Refuge komentuan sartu zen hango moja-seroren zerbitzuan eta bertan hil zen 1968an.

Lanak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Misiolari zebilela haur denborako kronikak idatzi zituen Autour du clocher edo Zeinützülian Zuberoako parrokia katolikoen hilabetekarian 1970eko hamarkadan.

1979an sortu zen Sü Azia elkarteak kronika horiek liburuxka batean bildu zituen 1985ean Lehenago Gameren tituluarekin eta 2002an berrargitaratu zuen kalitate hobeaz, grafia egokitua zein azalpen-oharrekin eta grabaketa batek lagunduta. Herri txiki honi buruzko liburu erreferentzia bakanetakoa da eta eguneroko bizitza du gai nagusia. Hamalau artikulu eta antzezlan baten moduan moldatutako ipuin bat (Otsibarreko karbeaz ipuin bat) biltzen dira.

Jean-Louis Davantek bere erreferentziazko antologietan liburu honetako Ihizen (hau bietan dakar), Lanean, Arratsean, Goizean eta Gure txakürra (hauek Zuberoako idazle zenduak liburuan baino ez) kronikak aukeratu zituen.

Iturriak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  1. Jean-Louis Davantek Oxibar idazten badu ere, Lehenago Gameren liburuskan zein Allande Sokarrosen artikuluetan Otsibar ageri da.
  2. Herri honen lurretan badago Otsibar izeneko kobazuloa; René Jeannel ikerlariak aphoenops erraldoi baten aztarnak topatu zituen.
  3. Mixel Garikoitz ibartarrak sortutako kongregazio katolikoa da.

Ikus, gainera[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kanpo loturak[aldatu | aldatu iturburu kodea]