Kaffa
Wikipedia(e)tik
Kaffa Etiopiako hego-sartaldeko lurralde menditsua da, Sudanen mugan. Batez beste 2.400 m-ko garaiera du. Mendi-maldetan hazten da kafeondoa. Kafearen jatorria han dela uste da. Antzina erresuma burujabea izan zen. 1897-1899 bitartean Menelik enperadoreak lurraldea konkistatu zuen, eta hango biztanle gehienak esklabo egin zituen.
Erreferentziak[aldatu]
- Artikulu honen edukiaren zati bat Lur hiztegi entziklopedikotik edo Lur entziklopedia tematikotik txertatu zen 2011/12/27 egunean. Izan ere, egile-eskubideen jabeak, Eusko Jaurlaritzak, hiztegi horiek Creative Commons Aitortu 3.0 Espainia lizentziarekin argitaratu ditu, Open Data Euskadi webgunean.
Koordenatuak: 7°N 37°E / 7°N 37°E
| Artikulu hau Etiopiako geografiari buruzko zirriborroa da. Wikipedia lagun dezakezu edukia osatuz. |