Kaiku Elikagai Korporazioa

Wikipedia, Entziklopedia askea
Kaiku Elikagai Korporazioa
Datuak
HerrialdeaEspainia
Historia
Sorrera2000
webgune ofiziala

Kaiku Elikagai Korporazioa Miramongo Parke Teknologikoan dago, Donostian, eta 2004an sortu zen esnea eta esnekiak ekoizteko. Bere jatorria 1950eko hamarkadan bilatu behar da eta abeltzainen kooperatibei oso lotua dago, zehazki, Gipuzkoako Gurelesa, Nafarroako Copeleche eta Bizkaiko Beyenari, baina baita Nafarroako Inlena eta Arabako Celasa enpresei ere.

Historia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Hego Euskal Herrian sortu ziren lehen abeltzainen kooperatibak 1952tik aurrerakoak dira. Hamarkada horretan, Espainiako Estatuko gobernuak Errege Dekretu Lege bidez baimena eman zuen 25.000 biztanletik gorako udalerrietan esnea ekoizteko zentralak zabaltzeko eta araudi berri horri esker hainbat kooperatibak Euskadi eta Nafarroako lehen zentralak ekoiztu zituzten (Copeleche Iruñean, Beyena Bilbon eta Gurelesa Donostian).

1960ko hamarkadan, esnea asko sendotu zen oinarrizko elikagai moduan eta hori dela eta esnearen industriak bilakaera handia izan zuen. 1970eko hamarkadan eta 1980ko hamarkadan, aldiz, euskal aberedia izan zen erabat berritu zena, tuberkulosia eta bruzelosia ia erabat desagertzeraino. Urte horietan zehar, hozteko makinak jarri ziren behiak erruteko eta aberetxeetako instalazioak erabat egiaztatu eta modernizatu egin ziren,

Espainia Europako Ekonomia Erkidegoan sartu zenean (1986ko urtarrilaren 1ean) esnearen industria goitik behera aldatu zen, araudi berrira egokitu behar izan zuelako: merkatu-kuota bidezko sistema ezarri zen, abeltzainentzako gutxieneko ordainketak ezabatu ziren, esne higienizatuari ematen zitzaizkion kontzesio administratiboak kendu ziren eta Europatik zetozen esne-soberakinei merkatuaren ateak zabaldu zitzaizkion.

Esne-kooperatiben integrazioa[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Gurelesaren 1974ko iragarkia.

Euskal Autonomi Erkidego eta Nafarroako zentralak 1960ko hamarkadaren bukaeratik aritu ziren elkarlanean. 1988an, Espainia Europako Ekonomia Erkidegoan zegoela, Gurelesa eta Copelechek industria-aktiboak batu zituzten eta urte bete geroago, 1989an, kudeaketa bateratua izaten hasi ziren. Hasieran Inlenarena eta gero Nafarroako esne-ekoizleena izan zen Kaiku marka kooperatiba fusionatuen intsignia bihurtu zen.

1999an, Gurelesa eta Copelechek Kaiku Sociedad Cooperativa sortu zuten, bigarren graduko kooperatiba. Hamar urteren buruan, 2009ko ekainean, behin-betiko fusionatu ziren eta Kaiku Cooperativa sortu zuten.

Kaiku Corporación Alimentariaren sorrera[aldatu | aldatu iturburu kodea]

2004an sortu zen Kaiku Corporación Alimentaria, merkatuen nazioartekotze eta segmentazioaren testuinguruan. Asmoa, Suitzako Emmi eta Finlandiako Valio enpresekin hitzartutako akordioei esker, produktu probiotikoen merkatuan sartzea eta lehen belaunaldiko elikagaiak sortzea (Benecol, esate baterako).

Kaiku produktuak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Esnea ekoizteaz gain, Kaikuk era guztietako esnekiak merkaturatzen ditu, jogurtak, esnegaina, gaztaia, irabiakiak eta gurina, besteak beste; baina sojadun edariak eta postreak ere baditu. Horrez gain, laktosarik gabeko produktuak eta momentuan hartzeko edariak ere baditu (Kaiku Caffe Latte, eta produktu beraren light, choco eta bestelako eratorriak).

Funtzionalak esaten zaien produktuen artean, Kaikuk Benecol merkaturatzen du. Landareetatik eratorriko estanolak ditu eta kolesterola kontrolatu nahi duten kontsumitzailei zuzentzen zaie. Valio enpresarekin batera, Kaikuk Vitaten ere ekoizten du, arterioetako tentsio altua duten pertsonentzat. Bere katalogoan Kaikuk kosmetikari lotutako produkturen bat ere badu (Kaiku Aloe Vera).

Datu ekonomiko aipagarriak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  • Euskadi eta Nafarroan bere alorrean gehien saltzen duen enpresa (Nielsen etxearen arabera)
  • Espainiako Estatuko bigarren marka probiotiko eta bifidusen alorrean
  • Espainia, Txile eta Tunisian merkaturatzen ditu bere produktuak

Espainiako ordezkaritzak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kaikuk Euskal Autonomia Erkidegoan, Nafarroan, Madrilen, Katalunian, Valentzian, Kantabrian, Zaragozan, Burgosen eta Errioxan ditu ordezkaritzak.

Nazioarteko merkatua[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kaikuren nazioarteko jarduera honako leku hauetan kontzentratzen da: Txilen (Surlat S.A. enpresaren bidez), Tunisian (Vitalait enpresaren bidez) eta Frantzian (Yéo enpresaren bidez).

Sariak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  • Laktosarik gabeko esnea: Innova Saria l Jakien Berrikuntzarako Nazioarteko Saloian, 2006an.
  • Benecol: Produktu berritzaileenaren saria Nutrizio Praktikoaren Nazioarteko XIII. Jardunaldietan eta Nutrigold Sari bi, produkturik berritzaileenari eta nutrizioaren alorreko komunikaziorik onenari.
  • Light Caffé Latte-a: Clara aldizkariaren 2011 Elikadura Saria, berrikuntzaren alorrean.
  • Kaiku Choco Latte: Sotto Tempo agentziaren Berrikuntza Sari Nagusia.

Erreferentzia bibliografikoak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  • "Kaiku Kooperatiba 1953az geroztik, etorkizunari begirako proiektua". Egilea: Kaiku S. Coop. Argitaratzailea: Kaiku, S. Coop.

Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]