Kaiman uharteetako itsas hobia

Wikipedia(e)tik
Kaiman uharteetako fosa» orritik birbideratua)
Hona jo: nabigazioa, Bilatu
Kaiman uharteetako itsas hobiaren satelitezko irudia

Kaiman uharteetako itsas hobia, Jamaika eta Kaiman uharteen artean, Karibe itsasoaren mendebaldeko zatian, itsas ohantzean goragune dibergente bat duen faila transformanteko gune konplexu bat da.

Itsas hobia Ipar Amerikako plakaren eta Karibeko plakaren arteko muga tektonikoaren zati da. Haizeen Pasabidea deritzon itsasartetik, Sierra Maestraren hegoaldean gurutzatuz, Kuban, Guatemalaraino hedatzen da. Elementu geografikoak, lurrazalean jarraitzen du, han Motagua faila deritzo, Guatemala zeharkatzen duena eta Ozeano Barean sartzen da, non Erdialdeko Amerikako itsas hobiaren subdukzio gunearekin mozten den. Fosa hau, nahiko estua da, eta ekialde ipar-ekialdetik mendebalde hego-mendebalderanzko noranzkoan doa. Fosak, 7.686 metroko gehienezko sakonera du, Karibe itsasoko punturik sakonena delarik. Fosaren barnean, itsaspeko goragune bat dago, motelki garatzen dena iparraldetik hegoalderanzko noranzkoan, eta falla nagusiaren gainean muntatutako 420 kilometro inguruko faila baten ondorio izango litzatekeena.

Eozenoan, itsas hobiak, Kaiman uharteetako mendilerroaren sumendi arkua eta Sierra Maestrako lurralde bolkanikoa Kuban, iparraldean eratu zituen subdukzio gune bat zuen. Ipar-ekialderantz mugitzean, Karibe Plakak, Kubako mikroplakan zehar subdukzio bat jasan zuen (Sigurdsson).

Zientzia fikziozko The Abyss filma, 1989an egina, itsas hobi honen sakoneratan girotua dago.

Koordenatuak: 18°30′N 83°0′W / 18.500°N 83.000°W / 18.500; -83.000