Kaisersemmel

Wikipedia(e)tik
Hona jo: nabigazioa, Bilatu
Kaisersemmel-.jpg

Kaisersemmel (alemanez 'opil inperiala') edo Semmel besterik gabe, brötchen (opil) mota bat da, diotenez Vienan asmatutakoa eta izena Frantzisko Josef I.a Austriakoaren omenez hartu zuena. Opil kurruskari biribil bat izan ohi da, irinez, malta legamiaz, urez eta gatzez egina. Jatorriz Austriakoa bada ere, Kaisersemmela oso ezaguna da Estatu Batuetan, Polonian, Kanadan, Italian eta Alemanian.

Aldaerak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Suitzako et Alemaniako Kaisersemmela forma biribileko ogi zurian datza, goi aldean bost besoko irudi bereizgarri bat daramana. Jatorrian opil hauek egiteak lan handia zekarren, baina gaur egun zigilu berezi batek laguntzaz erraz egiten dira. Ogi honek beraz azal asko du, eta ondorioz kurruskari eta aromatikoa da.

Hainbat Kaisersemmelek mitxoleta edo sesamo haziak daramatzate gainean, eta maiz ogitartekoetako, hanburgesetako barne, erabiltzen da, baita Leberkäse trontzo bat erdian jarrita ere.

Kummelzeck, hainbatetan Kimmelzeck edo Kümmelzeck ere deitua, Kaisersemmelaren aldaera bat da, New Yorkeko mendebaldean oso ezaguna. Kümmelek alemanez txarpoil esan nahi du, eta weck "Weckerl", "Wecle" edo "Weckchen"-etik dator, Austrian eta Alemaniaren hegoaldean opila esan nahi duena.

Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Kaisersemmel Aldatu lotura Wikidatan