Kaio Ken

Wikipedia, Entziklopedia askea
Kaitoren erasoa» orritik birbideratua)
Orri honetako testu zati batzuk japoniar idazkerarekin idatzita daude.
Euskarri eleaniztun egokirik gabe, galdera
ikurrak ikusiko dituzu kanji edo kana karaktereen ordez.
Kaiō Ken
界王拳
Itzulpena Kaitoren teknika
Teknika mota Laguntza teknika
Erabiltzaileak
Lehen agerraldia 226. atala (manga)

Kaiō Ken (界王拳, Kaitoren teknika) Dragoi Bola manga eta animeko borroka teknika bat da. Ipar Kaitok asmatu zuen nahiz eta berak inoiz ez zuen ongi baliatzea lortu; Son Goku eta Son Gohanek bakarrik lortu zuten.

Teknika Ki energiaren gehitze bortitz bat da eta dizdira gorri batek inguratzen du erabiltzailea. Oso teknika boteretsua da baina badu akats bat; azkar akitzen duela erabiltzailea. Kaitok 2 aldiz biderkatua baino gehiago eta borrokan 2 aldiz baino gehiagotan ez erabiltzea gomendatzen du, bestela erabiltzailea hil baitaiteke.

Hala ere, Vegetaren aurka Son Goku Kaitoren erasoa laukoizturik erabiltzera heldu zen (Kame Hame Ha batez lagunduta) eta 20 aldiz biderkatua Freezeren aurka Nameken, grabitate indarra 100 bider gehituta egindako entrenamendu gogor baten ostean.

Super Kaiō Ken[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Nahiz eta izena aldatzen den, gerlari batek Super Saiya egoeran erabilitako Kaitoren erasoa baino ez da. Hainbat gauza aldatzen dira, esate baterako, Super Kaiō Kenak izugarrizko tentsioa sortzen du gorputzean. Hori dela eta kolpe batzuk jotzeko baino ez du erabiltzen eta ez eraldaketa bezala. Super Saiyaren dizdira horia gorri bihurtzen da. Animean baizik agertu ez den eraldaketa da, konkretuki, Goku Paikuhan-en aurka borrokatzen denean.

Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]