Kakinomoto no Hitomaro

Wikipedia(e)tik
Hona jo: nabigazioa, Bilatu
Kakinomoto no Hitomaro, Kikuchi Yosairen irudia

Kakinomoto no Hitomaro japoniar poeta izan zen (662 - 710 inguruan). Japoniako historiako lehen idazle handia da. Haren obratik 61 tanka eta 16 txoka geratu dira, bere garaiko poesia-forma arruntenak. Nara inguruan jaio zela uste da. Gortean sartu zen eta bi printze inperialen zerbitzari izan zen; haien ekintzak islatzen eta goresten ditu bere poemetan. Probintziako ofizial izendatu zuten gero, eta kargu hartan jarraitu zuen Iwamiko probintzian hil zen arte. Kakinomotoren obren artean nabarmentzekoak dira Karu printzeak Aki-ko ordokietan egin zuen egonaldiari buruzkoa, eta Taketxi printzearen heriotzaren deitorea.

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Kakinomoto no Hitomaro Aldatu lotura Wikidatan