Kalevala

Wikipedia(e)tik
Hona jo: nabigazioa, Bilatu
Crawfordkalevalafront1.jpg

Kalevala, Elias Lönnrot finlandiar idazleak, XIX. mendean idatzi zuen poema epikoa da. Finlandieraren poema epikoa, finlandiarren ohitura eta uste guztien batura da, hitzez hitz aintzinetik zetozen ohitura zaharrenak. Euskal Herriko erdiaroko gesta kanten antzekoa da, baina Eskandinaviar ukituekin eta bertako antzinako ohiturak erabiliz.

1835ean argitaratu zen lehenengoz, eta 5.052 bertso zituen 32 poemetan sakabanaturik. Poemaren amaiera eta azkenengo argitalpena 1849. urtean eman zen, non bere 23.000 bertsoak 50 poemetan agertzen ziren. Elias Lönnrot, ohiturak eta istorioak gertatzen ziren lurraldeetara jo zuen, haien berri izateko. Honela, poema epiko zorrotza idaztea lortu zuen.

Informazioa jasotzean, bertsio desberdinak nahastu zituen, eta istorioak batuz idatzizko estruktura oso ona lortu zuen. Gainera, pertsonaiak murriztu zituen eta historietan agertzen ziren lurraldeak azpimarratu zituen, finlandiarren mitologia lurraldeetan hobeto kokatzearren.

Poeman, benetako heroiak agertzen direla dirudi, gizaki eta jainkoen botereak nahastuz, honela, istorioetan, pertsonaiaren errealitatea islatzen dira.

Kanpo loturak[aldatu | aldatu iturburu kodea]


Commons-logo.svg
Commonsen fitxategi gehiago dago honi buruz:
Kalevala