Kalidon

Wikipedia(e)tik
Hona jo: nabigazioa, Bilatu

Kalidon greziar mitologian, Etolo eta Pronoeren semea da eta Eoliarekin ezkonduta zegoen. Honekin, bi alaba izan zituen, Epikasta eta Protogenia izenekoak. Bere izenetik dator Kalidon edo Kalidonia herria, Korintoko golkoaren iparraldean zegoena.

Kalidon hiriko gobernarien artean, Eneo eta Diomedes daude. Lehenak, Artemisa jainkosarentzako ofrenda errituak egitea ahaztu zuen, eta, horregatik, jainkosak, mendeku bezala, hirira, herrialde osoa suntsitu zuen basurde bat bidali zuen. Meleagrok, erregearen semeak, beste heroi batzuekin batera, basurdea hiltzea lortu zuen.

Hiriak, tenplu garrantzitsu bat zuen, Lafria bezala ezaguna, Apolo eta Artemisa jainkoen omenezkoa.

K. a. 31. urtean, Augusto erromatar enperadoreak, bertako biztanleria Nikopolisera mugitzen du, Aktiumeko guduan lortutako garaipena ospatzeko sortu zuena. Erromatarrek, Kalidongo altxorrak Patras greziar herrira eraman zituzten.