Kalifornia Beherea

Wikipedia(e)tik
Hona jo: nabigazioa, Bilatu

Kalifornia Beherea
Estado Libre y Soberano de Baja California

Kalifornia Behereko armarria
Herrialdea MexikoMexiko
Hiriburua Mexicali
32°39′N 115°28′W / 32.65°N 115.467°W / 32.65; -115.467Koordenatuak: 32°39′N 115°28′W / 32.65°N 115.467°W / 32.65; -115.467
Eremua 71.446 km²
Biztanleria 3.122.408 (2009)
Dentsitatea 43,7 bizt/km²
Mapabcn.PNG
Gobernadorea José Guadalupe Osuna Millán (PAN)
Diputatuak 8
Laburdura
ISO 3166-2
B.C.
MX-BC
www.bajacalifornia.gob.mx


Kalifornia Beherea edo Baja California Mexikoko 31 estatuetako bat da eta ipar-mendebaldean kokatzen da. Mendebaldean Ozeano Barea, ekialdean Kaliforniako golkoa, Sonora eta AEBetako Arizona, iparraldean AEBetako Kalifornia eta hegoaldean Hego Kalifornia Beherea mugakide bezala ditu. 71.446 km²-ko azalera du [1] eta 2009ann 3.122.408 biztanle zituen.[2]

Hiriburua Mexicali da, baina hiri jendetsuena Tijuana, biak Ameriketako Estatu Batuetako mugan kokatuak.

Mexikon bi [[estatu] daude Kalifornia Beherea izena dutena: iparraldeko Kalifornia Beherea eta Hego Kalifornia Beherea. Mexikoko 32 estatu federaletako bi dira beraz.

Kalifornia Beherea penintsula bat da, iparraldean Kalifornia dago, mendebaldean eta hegoaldean Ozeano Pazifikoa eta mendebaldean Kaliforniako golkoa eta Sonorako estatua kokatzen da.

Hernán Cortés-ek aurkitu zuen 1539-1540 urte bitartean.

Eduki-taula

[aldatu] Bi estatuak

Iparraldeko estatuan Mexicali da hiri nagusia eta hiru milioi biztanle ditu gaur egun. Tijuana eta Ensenado hiri garrantzitsuak dira ere.

San Pedro Martir mendilerroa, Picacho del Diablo erdian dagoelarik.

Hegoaldeko estatuak 640.000 biztanle ditu. Oso estatu gaztea da, 1974an sortu zelako. Bere hiriburua, La Paz da eta 200.000 biztanle ditu. Hiri lasaia da, turismoaren ondorioz nahiko handitu da nahiz eta urarekin hainbat arazo izan, eskasia dago eta.

[aldatu] Klima

Iparrean klimatologia epela da, batez ere Kaliforniako golkoan. Hegoaldea beroagoa da, baita lehorragoa ere, basamortua baitu. Oro har, muturreko klimatologia dago. Pazifikoko itsasertz osoan fenomeno berezi bat gertatzen da udan leku askotan. Alaskatik datorren ur korronte hotza eta lurreko beroarekin bat egitean, kostaldea lainotu egiten da.

Baja California Desertua, Catavinan


[aldatu] Ekonomia sektoreak

Iparraldean nekazaritza oinarritzen da, batez ere, mahatsondo, zitriko eta hainbat barazkien laborantzan. Elektrizitatea ere ekoizten da bertan eta estatu osoan arrantza eta turismoa garrantzi handikoak dira, hala nola fosfato-meatzaritza. Tijuanan telebista eta ordenagailu pantailak ekoizten dira.

[aldatu] Toponimia

Kalifornia izena Amerikako aurkikuntza baino lehenagokoa da. Izena lehenengo aldiz Errolanen kantua izeneko liburuan agertu zen. Poemaren zati batean, garrantzi berezik gabe, Califerne hitza agertzen da.

Morz est mis nies ki tant soleis cunquere

Encuentre mei revelerunt li Saisne,

Et Hungré et Bugre et tante gent averse,

Romain, Puillain et tuit cil de Palerne,

E cil d'Affrike e cil de Califerne.
(La Chanson de Roland-eko CCIX. bertsoa)

Sevillan (España) 1510an idatzitako "Las sergas de Esplandián" elaberrian, bere izena gaur egun ezagutzen den modu berean idatzita agertzen da.

... "Sabed que a la diestra mano de las Indias existe una isla llamada California muy cerca de un costado del Paraíso Terrenal; y estaba poblada por mujeres negras, sin que existiera allí un hombre, pues vivían a la manera de las amazonas. Eran de bellos y robustos cuerpos, fogoso valor y gran fuerza. Su isla era la más fuerte de todo el mundo, con sus escarpados farallones y sus pétreas costas. Sus armas eran todas de oro y del mismo metal eran los arneses de las bestias salvajes que ellas acostumbraban domar para montarlas, porque en toda la isla no había otro metal que el oro".

[aldatu] Ikus, gainera

[aldatu] Erreferentziak

  1. INEGI
  2. CONAPO
Tijuanako Avenida Revolución
Tresna pertsonalak
Izen-tarteak

Aldaerak
Ekintzak
Nabigazioa
Inprimatu/esportatu
Tresnak
Beste hizkuntzak