Kalitaterako oinarrizko zazpi lanabesak

Wikipedia, Entziklopedia askea

Kalitaterako oinarrizko zazpi lanabesak Kaoru Ishikawa japoniar irakasleak eta kalitate-adituak 1950eko hamarkadan ezarri zuen datu-diagrama eta tresna grafikoen multzo bat da, enpresako langile arrunt guztiek ikas ditzaketenak kalitatearen hobekuntzarako. Ishikawaren ustez, enpresako kalitate arazoen %90ak tresna hauen bitartez hauteman eta konpondu daitezke.[1]

Historia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

1950 urtean William Edwards Deming estatistikariak Japoniara joan zen hango ingeniari, irakasle eta enpresariak kalitate arloan trebatzeko. Haren ikasleetako bat Tokyoko unibertsitateko Kaoru Ishikawa irakaslea zen. Demingek emandako eskolek inspiraturik, kalitaterako zazpi lanabesak izeneko tresna multzoa garatu zuen. Izena Japoniako Erdi Aroko Benkei monje-gudariak beti eskura zituen zazpi armetatik dator.

Kalitaterako oinarriko zazpi lanabesak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  1. Kausa-efektu diagrama
  2. Kontrol-orria
  3. Kontrol-diagrama
  4. Histograma
  5. Pareto diagrama
  6. Sakabanatze-diagrama
  7. Fluxu-diagrama

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]