Kalize (satelitea)
|
|||||
|---|---|---|---|---|---|
| [[irudi:|200px]] | |||||
| Aurkikuntza | |||||
| Aurkitzailea | Sheppard et. al. | ||||
| Data | 2000-11-23 | ||||
| Ezaugarri orbitalak | |||||
| Batazb. erradioa | 23.180.793 km | ||||
| Eszentrikotasuna | 0,2139628 | ||||
| Orbita periodoa | 721,02 egun | ||||
| Inklinazioa | 165,50514° (ekliptikarekiko) | ||||
| Planeta | Jupiter | ||||
| Ezaugarri fisikoak | |||||
| Diametroa | 5,2 km | ||||
| Masa | 1,9 ×1014 kg | ||||
| Dentsitatea | 2,6 ×103 kg/m³ | ||||
| Grabitatea azalean | ≈0 m/s2 | ||||
| Errotazio periodoa | |||||
| Albedoa | 0,04 | ||||
| Tenperatura | K | ||||
Kalize (grekoa: Καλύκη), edo Jupiter XXXIII, Jupiter planetaren satelite natural irregular bat da.
Ezaugarri fisikoak [aldatu]
Kalize satelite txikia da (5 km inguruko diametroa du), eta erretrogradoa. Uste da 0,04ko albedoa duela, Jupiterren beste satelite batzuen antzera. Haren beste ezaugarri asko ezezagunak dira oraindik.
Karmeren taldeko satelitea da: 22.900.000 km eta 24.100.000 km arteko erradioarekin eta 164,9° eta 165,5° bitarteko inklinazioarekin Jupiter orbitatzen duten satelite erretrogrado irregularrak dira talde horretako guztiak.
Aurkikuntza [aldatu]
Scott Sheppard-ek gidatutako Hawaiiko Unibertsitateko astronomo-talde batek aurkitu zuen, 2000ko azaroaren 23an hartutako irudiak aztertzean. Aurkikuntzaren berri 2001eko urtarrilaren 5ean eman zen, Jupiterren beste 10 sateliteren aurkikuntzaren berriarekin batera.
Izendapena [aldatu]
Kalize satelite-izena mitologia grekoko Kalize pertsonaian du jatorria; Kalize Eoloren alaba zen, eta Zeusen maitaleetariko bat.
Hasieran, S/2000 J 2 izendapen sistematikoa eman zitzaion sateliteari; kode horrek adierazten du 2000. urtean lehen aldiz ikusitako Jupiterren bigarren satelitea zela. Kalize behin betiko izena 2002ko urriaren 22an eman zitzaion, Jupiterren beste 10 sateliterekin batera.
| Jupiterren sateliteak | ||
|---|---|---|
|
Metis • Adrastea • Amaltea • Tebe • Io • Europa • Ganimede • Kalisto • Temisto • Leda • Himalia • Lisitea • Elara • S/2000 J 11 • Karpo • S/2003 J 12 • Euporia • S/2003 J 3 • S/2003 J 18 • Telxinoe • Euante • Helize • Orthosie • Iokasta • S/2003 J 16 • Ananke • Praxidize • Harpalize • Hermipe • Tione • Mneme • S/2003 J17 • Aitne • Kale • Taigete • S/2003 J 19 • Kaldene • S/2003 J 15 • S/2003 J 10 • S/2003 J 23 • Erinome • Aedea • Kallikore • Kalize • Euridome • Kore • Pasitea • Zilene • Euzelade • S/2003 J 4 • Hegemone • Arche • Karme • Isonoe • S/2003 J 9 • S/2003 J 5 • Pasifae • Sinope • Sponde • Autonoe • Callirrhoe • Megaklite • S/2003 J 2 Ikus, gainera: Jupiter • Jupiterren eraztunak |
||