Kalko

Wikipedia, Entziklopedia askea
Artikulu hau lexikografiari buruzkoa da; beste esanahietarako, ikus «Kalko (argipena)».

Lexikografian, kalkoa beste hizkuntza batetik zuzenean mailegaturiko hitza edo esamoldea da kalko esaten zaie. Latinezko "verbum pro verbo" esamoldea ere erabili izan da horiek izendatzeko. Estilo-liburuetan eta itzulpengintzako eskuliburuetan, kalko okerrrak definitu eta sailkatu ohi dira, horien inguruan eztabaida izaten bada ere. Hasieran bitxitzat hartutako kalko batzuk, denbora aurrera joan ahala eta arrakasta izanez gero, hizkuntzan normalizatutzat har daitezke.

Bi hizkuntza harreman estuan daudenean, biak batera hainbat hiztunen ahotan, bien arteko interferentziak gerta daitezke. Hizkuntza baten berezko moldeetan nahasmenak sor daitezke, beste hizkuntzak eraginik. Elebidun batzuek bi kodeak ez dituzte guztiz bereizten eta kode batetik bestera pasatzean, moldeen kopia traketsak egitearen arriskua egoten da. Hiztun elebidunei gerta dakieke erabiltzen dituzten bi hizkuntzen arteko desoreka. Bi hizkuntzen ezagutzaren, erabilpenaren, prestigioaren oreka edo desoreka azalduko ditu hizkuntzen arteko kalkoen norabidea.

Ikus, halaber

Bibliografia

  • Gotzon GARATE Erdarakadak. Saihesteko moduko kalko okerren bilduma. Gero-Mensajero. Bilbo. 1988.
  • Juan GARZIA GARMENDIA Kalko okerrak, Eusko Jaurlaritzaren Argitalpen Zerbitzu Nagusia, Vitoria-Gasteiz, 2005.
  • Xabier Alberdi (koordinatzailea), Xabier Altzibar, Julio Garcia eta Asier Larrinagaː Kalkoen Behatokia, Euskal Herriko Unibertsitatea. ISBN: 978-84-693-9891-3