Kalmarreko Batasuna
|
Kalmarreko Batasuna |
|||||||||||||
|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|
| 1397 – 1523
Monarkia |
|||||||||||||
|
|
|||||||||||||
Erresumaren kokapena 1500 inguru |
|||||||||||||
| Sorrera | 1397 | ||||||||||||
| Ezeztapena | 1523 | ||||||||||||
| Hiriburua | Kopenhage | ||||||||||||
| Hizkuntza(k) | Daniera, alemana | ||||||||||||
| Erlijioa | Katolizismoa | ||||||||||||
|
|||||||||||||
Kalmarreko Batasuna bezala, Eskandinaviako hiru monarkien fusiotik (Suedia, Danimarka eta Norvegia) sortutako eskandinaviar estatua ezagutzen da. Hiru monarkiak, Margarita I.a Danimarkakoagan batu ziren, Norvegia eta Danimarkako erregina 1387an eta Suediakoa 1397an izendatua.
Eskandinaviar erresumak, zenbait alditan, XIV. mendean zehar, ezkontzen bidez, batasun politiko bat lortzen saiatu ziren. Lehen batasuna, 1319an lortu zen, Suedia eta Norvegiaren artean. Beranduago, hiru erresumak izango ziren Batasuneko zati, Margarita Danimarkakoa eta Hakon Norvegia eta Suediakoaren arteko ezkontzarekin.
Honela, eratzen zuten gaur egungo hiru erresumak bakarrik ez, baizik eta baita euren menpeko beste lurralde batzuk (Faroe uharteak, Islandia, Groenlandia eta Finlandia (Suediarena zena)) ere hartzen zituen eskandinaviar erresuma handi bat sortu zen.
Hala ere, eskandinaviar erresuma ez zen sendotu, Suediako aristokraziak Danimarkari zion ezinikusia zela eta, Danimarkak, batasunaren barnean, potentzia nagusi bezala jokatzen baitzuen. Suediarren zenbait matxinadaren ondoren (1444-1446, 1464 eta 1521eko behin betikoa), batasuna 1523an desagertu zen, Gustavo I.a Suediakoa, Suediako errege bezala aukeratuz. Danimarkak eta Norvegiak, euren aldetik, batera jarraitu zuten 1814 arte.
| Artikulu hau historiari buruzko zirriborroa da. Wikipedia lagun dezakezu edukia osatuz. |