Kalmukia

Koordenatuak: 46°34′N 45°19′E / 46.57°N 45.32°E / 46.57; 45.32
Wikipedia, Entziklopedia askea
Kalmukia-Jalmg Tangch» orritik birbideratua)
Kalmukia
 Errusia
Ereserkia
Khalmg Tanghchin chastr (en) Itzuli
Administrazioa
Izen ofizialaХальмг Таңһч
Республика Калмыкия
Estatu burujabe Errusia
ISO 3166-2RU-KL
HiriburuaElista
Head of Kalmykia (en) ItzuliBatu Khasikov (en) Itzuli
Geografia
Koordenatuak46°34′N 45°19′E / 46.57°N 45.32°E / 46.57; 45.32
Azalera75.000 km²
MugakideakAstrakhan oblasta, Volgograd oblasta, Rostov oblasta, Stavropol kraia eta Dagestan
Demografia
Biztanleria269.984 (2021eko urtarrilaren 1a)
−5.429 (2018)
Dentsitatea3,6 bizt/km²
Hizkuntza ofizialaerrusiera eta kalmukera
Ordu eremuaMoskuko Ordua, UTC+03:00 eta Europa/Mosku
Matrikula08
kalmregion.ru

Kalmukia edo Kalmukiako Errepublika[1] (errusieraz: Респу́блика Калмы́кияtranslit.: Respublika Kalmykia; kalmukeraz: Хальмг Тангч, Haljmg Taŋč), batzuetan Kalmukia-Jalmg Tangch deitua, Errusiako subjektu federal bat da, errepublika bat zehazki, Hegoaldeko Barruti Federalean kokaturik dagoena. 76.100 km²ko eremua du, eta 2010ean 289.481 biztanle zituen[2]. Hiriburua Elista da.

Geografia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Errusiaren Europa aldeko hegoaldean dago, Kaspiar itsasoaren ertzean, Volga ibaiaren eta Kaukaso mendien arteko lautadan. Hiri nagusiak Elista, hiriburua, Gorodovikovsk eta Lagan dira[3].

Biztanleak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

2010eko erroldaren arabera, Kalmukiak 289.481 biztanle zituen, eta talde etnikorik ugariena (%57,4) Kalmuka zen. Errusiarrak %30,2, darginak %2,7, txetxenak %1,2, kazakak %1,7, turkiarrak %1,3, avarak %0,8, ukrainarrak %0,5 eta germaniarrak %0,4 ziren[2] Kalmukak XVII. mendean Asiatik etorriak dira. Erlijio nagusia budismoa da.

Ekonomia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Lurraldearen erdia baino gehiago itsasoaren maila baino beherago dago, Kaspiar itsasoaren sakana handian. Nekazaritza ureztatze artifizialari esker egiten da. Abere-hazkuntzan behiak dira aipagarrienak.

Industriari dagokionez, arrantzarekin loturik daudenak eta eraikuntza-gaiak dira nagusiak.

Historia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

1917ko Errusiako Iraultzaren ondoren, lurralde autonomo gisa antolatu zen. 1935ean, errepublika autonomo bihurtu zen. 1943an, kalmukak alemaniar nazien laguntzaile zirela salaturik, errepublika autonomoa kendu egin zen. 1957an, ordea, lurralde autonomo bilakatu, eta hurrengo urtean errepublika autonomo bihurtu zen berriro.

Irudi-galeria[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]