Kalo

Wikipedia(e)tik
Hona jo: nabigazioa, Bilatu
Kalo
Zincaló
Non mintzatzen den:  Espainia
PortugalPortugal
eta baita Frantzia, Brasil, Argentina eta Mexiko ere
Hiztunak: 40.000-170.000 (estimazioen arabera)
Hizkuntza familia: Hizkuntza mistoa. Erromantze gramatika; eta romaniaren oinarria lexikoan 
Estatus ofiziala
Hizkuntza ofizialtzat duten lurraldeak: Inon ez
Erakunde araugilea: Ez du
Hizkuntza kodeak
ISO 639-1: ez du
ISO 639-2: rom
ISO 639-3: rom

 

Kaloa Europa hegoaldeko ijitoen hizkuntza da, Romaniaren dialektoa. Iberiar penintsulan hitz egiten da batez ere. Jatorrizko hizkuntzaren elementuak gordez, gaztelaniaren edo katalanare zenbait hitz eta, batik bat, euren gramatika bereganatu ditu.

Talde etniko horren bizimodu gogorra eta estigma historikoagatik, hizkuntza hau ezkutatutako hizkuntza izan da: taldekoak ez zirenek ez ulertzeko erabiltzen zen. Hori dela eta, gaur egun, gramatika eta sintaxia galdua dago neurri handi batean. Ijitoen kolektiboak eta Gobernuz kanpoko erakundeetatik, bultzatzeko eta berreskuratzeko ahaleginak egiten ari dira.

Mailegu linguistikoak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Aldibidez, gaztelaniak edo beste erromantze hizkuntzetatik ere, bere hitzen mailegu linguistikoekin aberastu dira.

  • gachó (jatorrizko gadjó, "gizona")
  • chava (kaloren chavó, "mutiko", jatorriz "seme" adierazteko erabiltzen zena)
  • parné ("dirua")
  • chorar ("lapurtu")
  • currelar edo currar ("lan egin")
  • fetén ("bikaina")
  • molar ("gustokoa izan")
  • pinrel (kaloren pinré, "oina")
  • biruji ("hotza")
  • piltra ("ohea")
  • churumbel ("ume, haur")

Ikus, gainera[aldatu | aldatu iturburu kodea]