Kalugako oblasta

Wikipedia, Entziklopedia askea
An13saBot (eztabaida | ekarpenak)(r)en berrikusketa, ordua: 15:27, 26 urtarrila 2016

Txantiloi:Probintzia orokor infotaula Kaluga oblasta (errusieraz: Калужская область, Kalúzhskaya óblast) Errusiako subjektu federal bat da, Erdialdeko Barruti Federalean kokaturik dagoena. 29.800 km²ko eremua du, eta 2010ean 1.010.930 biztanle zituen[1]. Zentro administratiboa Kaluga hiria da.

Klima

Klima kontinental arina daukate Kalugan. Urtarrileko batez besteko tenperatura -9 °C-koa da, eta uztailekoa 17 °C-koa.

Landaredia

Baso mistoak daude: koniferoak eta hostozabalak, hala nola pinuak, izeiak, haritzak, urkiak, lertxunak, haltzak eta limak.

Banaketa administratiboa

Kalugako oblasta 1944. urtean sortu zuten. Hiri eta barruti hauek dagozkio: Kaluga hiria, Babininski barrutia, Detxinski barrutia, Dugninski barrutia, Kaluzhski barrutia, Peremyshlski barrutia, eta Tarusski barrutia (lehenago Tula oblastekoak); Borovski barrutia, Vysokinitxski barrutia, Maloiaroslavetski barrutia, eta Ugodsko-Zavodski barrutia (lehenago Mosku oblastekoak); Baryatinski barrutia, Dzerzhinski barrutia, Duminitxski barrutia, Iznoskovski barrutia, Kirovski barrutia, Kozelski barrutia, Kuybyshevski barrutia, Medynski barrutia, Meshtxovski barrutia, Mosalski barrutia, Spas-Demenski barrutia, Sukhinitxski barrutia, eta Jukhnovski barrutia (lehenago Smolensk Oblastekoak); eta azkenik, Zhizdrinski barrutia, Lyudinovski barrutia, Ulianovski barrutia, eta Khvastovitxski (lehenago Oriol oblastekoak).

Erreferentziak

Kanpo-loturak

Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Kalugako oblasta Aldatu lotura Wikidatan