Kama Sutra

Wikipedia, Entziklopedia askea
EnzaiBot (eztabaida | ekarpenak)(r)en berrikusketa, ordua: 15:21, 16 apirila 2015

Kama Sutra, कामसूत्र sanskritotik, antzinako Indiako testu bat da, gizakiaren sexu portaerari buruzkoa. Vatsyayanak idatzi zuen IV. mende inguruan eta jatorrizko izenburua Vātsyāyana Kāma-sūtra, euskaraz “Vatsyayanaren sexualitateari buruzko aforismoak” ( काम = kāma: sexu gozamena eta सूत्र = sūtra: haria, esaldi laburra) da; kámasutra ahoskatzen da. Kronologikoki Gupta aldian idatzi zen, hau da, Kristo aurreko 240 eta 550 urtean artean. Literatura sanskritoaren barruan maitasunaren gaineko funtsezko lana da. Historikoki bertsio asko argitaratu dira, sarritan oso marrazki ederrez hornituta; gaur egun ere argazkiez ilustratuta aurkitu daiteke.

Liburuaren kapituluak

Kama Sutrak 36 kapitulu ditu, zazpi ataletan antolatuta. Hauexek dira gai nagusi horiek:[1]

  1. "Sarrera": sexualitateari buruzko informazio orokorra, gizonaren bizitzan duen garrantziaz eta emakumeen sailkapen bat.
  2. "Sexu harremanari buruzkoa": Gai batzuei buruzko eztabaidak sakonak, besteak beste, muxuei buruzkoa, sexu jolasari buruzkoa, harremana aurreko eginkinzunak, sexu jarrerei buruzkoa, tabuak eta hirukote sexualak.
  3. "Emaztea aukeratzeaz”: gorte egitea eta eskontza.
  4. "Emazteaz": emaztearen portaera egokia.
  5. "Beste gizonen emazteez": batez ere sedukzioa.
  6. "Prostituzioari buruz"
  7. "Beste pertsonak erakartzeari buruz".

Harremanetarako jarrera desberdinak

Vatsiaianaren ustez maitasuna egiteko 8 oinarrizko erak daude eta zortzi jarrera nagusiak. Liburuan 64 “arte”, hau da, maitasuna egiteko era eta jarrera desberdinen konbinazioak azaltzen dira. 64 arte horiek deskribatzen diren kapitulua guztien artean ezagunena da eta, ondorioz, jende askoren ustez horixe da Kama Sutra, baina atal bat besterik ez da. Idazlearen iritziz maitasuna bestearekin jolasteko artea da; jolas horren bitartez bestearen puntu sentsibleak ezagutuko dituzte horrela gozamena hobeto emateko.

Liburuaren beste pentsamenduak

Kama Sutrak sexua “jainkozko batasun” moduan definitzen du. Vatsyayanaren ustez sexua ez da ezer txarrik, bakarrik arinkeriaz praktikatzea izan daiteke bekatu bat. Horren inguruan gizonak eta emakumeen arteko harremanak aztertzen ditu eta, horrekin lotuta, hiritar on bat izateko aholkuak ematen ditu. Jolas horien artean homosexualitatea, emakumezkoen artean zein gizonezkoen artean, onartua da.

Liburu honek balio handia du garai bateko India eta kultura indiarra ezagutzeko. Dena dela, India garaikidean ez da oso onartua izan. Esaterako, Mohandas Karamchand Gandhik puritanismoaren aldekoa zen.

Kama Sutra mendebaldean

Mendebaldeko hizkuntza baten lehen bertsioa Richard Francis Burtonek egin zuen, 1883an. Gaur egungo kulturan dezente komertzializatu da eta mota askotako bertsioak aurki daitezke, askotan jarreretan oinarrituta,[2] gainontzeko edukiak baztertuz.

Filmografia

Kanpo loturak

Erreferentziak

Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Kama Sutra Aldatu lotura Wikidatan