Kamera laster
Kamera lasterra zinema eta bideogintzan, irudiak naturalean baino lasterrago ibili edo iragaiten direnean “kamera lasterrean” doazela esan ohi da, arruntean. Berez, teknikoki, kamera geldoa erabili behar da efektu hori lortzeko, hau da, irudiak zineman ohikoa den segundoko hogeita lau edo hogeita bost fotogramako lastertasunez baino gutxiagotan hartu behar dira: irudiak banako gutxiagotan zatituz mugimendua lasterrago ikusiko da, arinago, proiektatutakoan.
Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]
- Artikulu honen edukiaren zati bat Lur hiztegi entziklopedikotik edo Lur entziklopedia tematikotik txertatu zen 2013-5-11 egunean. Egile-eskubideen jabeak, Eusko Jaurlaritzak, hiztegi horiek CC-BY 3.0 lizentziarekin argitaratu ditu, Open Data Euskadi webgunean.