Kamikaze

Wikipedia(e)tik
Hona jo: nabigazioa, Bilatu
Kamikaze bat USS Missouri korazatuaren aurka jotzeko zorian

Kamikaze (神風) hitz japoniar bat da, kami (jainko) eta kazetik (haize) eratorria, eta "haize jainkotiar" gisa itzuli ohi izan da. Jatorria XII. mendean Japonia mongoliar inbasio batetik salbatu zuen tifoi batean datza, hauen itsas armada guztia ondoratu zuena. Mendebaldean Bigarren Mundu Gerrako pilotu suizidak izendatzeko erabiltzen da, baita pilotu suizidak eta suizidak orokorrean ere.

Japoniak pilotu suizida hauek Bigarren Mundu Gerraren azken urteetan erabili zituen, ordurako Estatu Batuen nagusitasun militarra eta teknologikoa nabaria baitzen. Pilotu hauek hegazkinak misilak bailiren itsasontzi etsaien aurka talkatzen zituzten. Gerraren amaieran, denera 34 itsasontzi hondoratu zituzten eta 288 kaltetu.

Japoniar pentsamenduan ohorearen eta obedientziaren kontzeptuak oso sustraituta daude, eta horregatik kamikazeentzat misio hauek hiltzeko era ohoretsuak ziren, esanahi espiritual handikoa. "Bizia, heriotzaren bidez konkistatzen" zuten.

Japoniarren determinazio honek izua zabaldu zuen marinel estatubatuarretan, edozein unetan eraso suizida baten helburu izan baitzitezkeen.

Kanpo loturak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Kamikaze Aldatu lotura Wikidatan