Kamo no Chōmei
Wikipedia(e)tik
Japoniako olerkari eta literatura-kritikaria, Japoniako olerkaritzan izan den idazlerik handienetakoa (1155 - Kioto, 1216). Fraide budista izan zen. Obra nagusiak: Hojo-ki (1212, Hamar oin zabaleko gela), Chomei erretiroan zen bitartean Kioton izandako hondamendien kontaketa, bere erretiroko bakearekin konparatuta; Mumyo sho (1209, Izenburu gabeko oharrak); Hosshin shu (1215, Erlijiozko deiaren ereduak).
[aldatu] Erreferentziak
- Artikulu honen edukiaren zati bat Lur hiztegi entziklopedikotik edo Lur entziklopedia tematikotik txertatu zen 2011/12/27 egunean. Izan ere, egile-eskubideen jabeak, Eusko Jaurlaritzak, hiztegi horiek lizentzia librearekin laga zituen, euskal Wikipedia osatzeko proiektu baterako.