Kamon

Wikipedia(e)tik
Hona jo: nabigazioa, Bilatu
Tokugawa shogunen ikurra Nikkō Tōshō-gū kaperako

Mon (紋, mon), monshō (紋章), mondokoro (紋所) edo kamon (家紋), Japoniako aro feudalean existitu ziren klan ezberdinek erabili zituzten intsignia edo ikurrei deritze.

Gehienak, ikur borobilak dira, lore, txori, landare, naturako fenomeno edo gezien diseinu lirainduekin, familia baten "marka erregistratua" irudikatzen dutena. Diseinu hauek, estuki lotuta daude arbasoen historia eta filosofiarekin. Uste denez, gaur egun, 20 mila kamon ezberdin baino gehiago daude.

Heraldika edo ikur japoniar honen jatorria, Heian aroan dago (794-1192), garai horretan, soilik nobleen idi karrozak ezberdintzeko erabiltzen zelarik. Handik gutxira, ikurra, jabetza ezberdinetan erabilia izan zen.

Beranduago, Kamakura aroan (1192-1333), samuraiek, masan borrokatzen zutenean zeramatzaten zutoihal eta banderetan agertu zen, eta zaldi gainean jarriak agertzen ziren. Gudu zelaian, ikur ezberdinek, alde ezberdinak ezberdintzeko balio zuten. Gerrako ikurrak, etxekoekin alderatuta sinpleagoak ziren, urrutitik ezagutu behar bait ziren.

Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Kamon Aldatu lotura Wikidatan