Kanada

Wikipedia(e)tik
Hona jo: nabigazioa, Bilatu
Kanada
Canada
Kanadako bandera
Bandera

Kanadako armarria
Armarria

Goiburua: A Mari Usque Ad Mare
(Itsasotik Itsasora)
Nazio ereserkia:
O Canada
Kanada: kokalekua
Hiriburua Ottawa
45°24′N 75°40′W / 45.400°N 75.667°W / 45.400; -75.667
Hiri handiena Toronto
Hizkuntza ofiziala(k) Ingelesa eta Frantsesa1
Gobernua
Monarka
Gobernadore Nagusia
Lehen Ministroa
Demokrazia parlamentario
federala eta
Monarkia konstituzionala

Elisabet II.a
David Lloyd Johnston
Stephen Harper
Independentzia
- Britaniar Ipar Amerika legea
- Westminster-eko estatutua
- Kanada legea
Erresuma Batutik
1867 uztailaren 1
1931 abenduaren 11
1982 apirilaren 17
Eremua
• Guztira
• Ura

9.984.670 km² (2.)
% 8,62
Biztanleria
• Zenbatespena(2006)
• Errolda (2007)
• Dentsitatea

Herritarra

32.400.000 (37.)
32.852.849
3,3 biztanle/km² (185.)

kanadar
Dirua Kanadako dolarra ($) (CAD)
Ordu eremua
 • Udan (DST)
UTC (UTC -3.5 tik -8)
UTC (UTC -2.5 tik -7)
Interneteko domeinua .ca
Telefono aurrezenbakia +1

Kanada Ipar Amerika iparraldea hartzen duen estatua da, luze-zabaleran munduko bigarrena. Goiburu nazionalak dioen bezala, itsasotik itsasora doan herrialdea da, hau da, Ozeano Atlantikotik Ozeano Barera.

Hiriburua Ottawa da eta lurreko muga politikoak Ameriketako Estatu Batuekin bakarrik du.

Historia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Sakontzeko, irakurri: Kanadako historia

Historialarien arabera, egungo Kanadako lehen biztanleak orain dela 26500 urte heldu ziren Yukon lurraldera (Kanada iparraldean, Alaskarekin mugan. Ontario hegoaldean, aldiz, orain dela 9500 urteko aztarnak aurkitu dituzte. Bikingoak K.o. 1000 urte inguruan iritsi ziren, Groenlandiatik abiatutako espedizio batean. Ternua uhartera iritsi eta ziren Leifbundir kolonia sortu zuten bertan.

1497an Giovani Caboto marinel italiarra Kanadako kostalde atlantikora iritsi zen eta Ingalaterrarentzat hartu zituen Terranovako lurrak. 1534an Jacques Cartierrek Frantziaren izenean San Lorentzo badia kokistatu zuen. Frantziak Quebec, Montreal eta Frantzia Berria koloniak sortu zituen. Kanadako baliabide naturalen inguruko gatazka ugari egon ziren ingelesen, frantziarren, holandarren eta bertako indigenen artean. 1713an Ultrecheko Ituna izenpetu zen, eta Terranova eta Hudsoneko badia ingelesen esku gelditu ziren.

Kanadako probintzien eta lurraldeen mugen eboluzioa.

1744an Britainia Handiak Luisburgo inbaditu zuen, Zazpi Urteko Gerrari hasiera emanez. 1763an ingelesek Frantzia Berria eta Quebec bereganatu zituzten. 1867an Iparramerikako Akta Britainiarrak Kanadako Domeinua sortu zuen, Ontario, Quebec, Eskozia Berria eta Brunswick Berria barne hartuz. Geroago, Kolunbia Britaniarra eta Eduardo Printzearen Uhartea ere Domeinu horretan sartu ziren. Britainiar koroaren menpeko lurraldea bihurtu zen, gobernu parlamentario federal batekin. 1931tik aurrera, Erresuma Batuko monarkak Kanadako estatuburua izaten jarraitzen duen arren, Britainia Handiko parlamentuak ez du inolako eskumenik Kanadako politikan.


Geografia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kanada satelite irudian
Sakontzeko, irakurri: Kanadako geografia

Kanada bost eskualde geografiko handitan banatu daiteke: Kanadar ezkutua, Apalatxe mendiak, Aintzira Handien eta San Laurendi ibaiaren arroa, Erdialdeko Zabaldiak eta Kostaldeko mendiak.

Iparraldeko kostak sartu-irten eta uharte ugari ditu, hedadura handikoak, hala nola Baffin, Victoria, Ellesmere eta Banks. Ternua ekialdeko kostan kokatzen da, Atlantikoan, eta Vancouver uhartea mendebaldean, Ozeano Barean. Honekiko paralelo doaz Mendi Harritsuak, gailur garaiena Logan mendia duela (6.050 m), Alaskarekin mugan.

Ibai nagusiak Mackenzie eta San Laurendi ibaiak dira. Ameriketako Estatu Batuekin mugan ditu bost Aintzira Handietatik lau: Superior, Huron, Erie eta Ontario.


Banaketa administratiboa[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Sakontzeko, irakurri: Kanadaren banaketa administratiboa
Kanadako mapa politikoa

Probintziak eta lurraldeak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kanada hamar probintziatan eta hiru lurraldetan banatua dago. Probintziek autonomia zabala dute gobernu federaletik lurraldeekin alderatuta. Hala ere, hamahiruek dute ganbera legegilea.

Hamar probintziak hauek dira:

Hiru lurraldeak hauek dira:

Metropoli-gune nagusiak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  1. Toronto (Ontario): 5.304.600 biztanle (2005).
  2. Montreal (Quebec): 3.635.842 biztanle.
  3. Vancouver (Columbia Britainiarra): 2.208.300 biztanle.
  4. Ottawa (Ontario): 1.148.800 biztanle.
  5. Calgary (Alberta): 1.060.300 biztanle.

Kultura[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Hizkuntzak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kanadako mapa linguistikoa

Ingelesa hizkuntza nagusia da, frantsesarekin batera, azken hau Quebecen mintzaira ofizial bakarra izanda. Herrialdea ofizialki elebiduna da, frantses hiztunak praktikan ekialdean (Quebec eta Ontario) eta Albertan kontzentratzen badira ere.

Bestela, iparraldean inuktituterazko hiztunak bizi dira, Yukon, Ipar-Mendebaldeko Lurraldeetan, Nunavut, Quebec eta Ternua eta Labradorgo iparraldean hain zuzen ere. Azkenik, Eskoziako gaeleratik eratorritako Kanadako gaelera oraindik hitz egiten dute Eskozia Berria, Eduardo Printzearen Uhartea eta Ternua eta Labradorreko biztanle batzuk.

Musika[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  • Bestelakoak.

Literatura[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kanpo loturak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Commons-logo.svg
Commonsen fitxategi gehiago dago honi buruz:
Kanada



Amerikako herrialde eta lurraldeak
Ipar Amerika eta Karibea
LocationNorthAmerica transparent.png
Estatu burujabeak: Ameriketako Estatu BatuakAntigua eta BarbudaBahamakBarbadosBelizeCosta RicaKubaDominikaDominikar ErrepublikaEl SalvadorGrenadaGuatemalaHaitiHondurasJamaikaKanadaMexikoNikaraguaPanamaSaint Kitts eta NevisSanta LuziaSaint Vincent eta GrenadinakTrinidad eta Tobago


Dependentziak: Groenlandia (Danimarka) • GuadalupeMartinikaSaint BarthelemySaint MartinSaint Pierre eta Mikelune (Frantzia) • Aruba · Holandarren Antillak (Herbehereak) • Aingira · Bermuda · Birjina uharte britainiarrak · Kaiman uharteak · Montserrat · Turkak eta Caicoak (Erresuma Batua) • Puerto Rico · Birjina uharte amerikarrak (Ameriketako Estatu Batuak)

Hego Amerika
LocationSouthAmerica transparent.png
Estatu burujabeak: ArgentinaBoliviaBrasilTxileKolonbiaEkuadorGuyanaParaguaiPeruSurinamUruguaiVenezuela


Dependentziak: Guyana Frantsesa (Frantzia) • Falklandak (Erresuma Batua)