Kanadako gaelera
| Kanadako gaelera Kanadako gaelikoa A' Ghàidhlig Chanadach |
||
|---|---|---|
| Non mintzatzen den: | Kanada | |
| Eskualdea: | Nagusiki Cape Breton uhartea (Eskozia Berria) eta Glengarry konderriko (Ontario) hainbat kokagunetan, gainera Eduardo Printzearen uhartea, Ternua eta Labrador eta Brunswick Berria hiztun bakan batzuk ere badaude. | |
| Hiztunak: | 2.000 hiztun inguru; Cape Breton uharteko biztanleriaren % 1,3a (2007). | |
| Rankina: | Ez 100 mintzatuenen artean | |
| Hizkuntza familia: | Indoeuroparra Zelta Uharteetakoa Goidelikoa Eskoziako gaelera Kanadako gaelera Kanadako gaelikoa |
|
| Estatus ofiziala | ||
| Hizkuntza ofizialtzat duten lurraldeak: | Ez du ofizialtasunik | |
| Erakunde araugilea: | Ez du | |
| Hizkuntza kodeak | ||
| ISO 639-1: | gd | |
| ISO 639-2: | gla | |
| ISO 639-3: | gla
|
|
|
|
||
| Oharra: baliteke orri honek Unicode kodearekin emandako NAF fonetika ikurrak edukitzea. | ||
Kanadako gaelera edo Kanadako gaelikoa (Kanadako gaeleraz Gàidhlig Chanada, A' Ghàidhlig Chanadach edo Gàidhlig Cheap Bhreatainn, bertakoek ingelese gaèlic deitua) eta azken 200 urtetan nagusiki Cape Breton uhartea, nahiz Eskozia Berria eta Eduardo Printzearen uhartearen kokaleku isolatu batzuetan mintzatzen diren Eskoziako gaeleratik eratorritako dialekto multzoak jasotzen duen izendapena da. Bestalde, gaur egun oraindik Ontario estatuko Glengarry konderrian ere lotura historikoengatik zenbait hiztun ere badaude. Brunswick Berrian ere era apalagoan hainbat hiztun ere badaude, bai eta gaeldar emigranteak dauden hainbat kanadiar hirietan ere.
Halere, eta nahiz eta antzekoak izan, Kanadako gaelera ez da Ternuan mintzatzen den Ternuako irlanderarekin nahastu behar. Azken honen garairik onenean, XIX. mendearen erdialdean, Kanadako hirugarren hizkuntzarik mintzatuena bilakatu zelarik, ingelesa eta frantsesaren ondoren, nagusiki garai honetan Irlandatik etorritako irlandar etorkin andanari esker, nahiz eta gaur egun Ternuako irlandera ia desagertua dagoen dialekto edo hizkuntza izan. Azken aldian berreskurapen edo zuzpertze saiakera batzuk burutu dira.
Ikus gainera [aldatu]