Kanadako geografia

Wikipedia(e)tik
Hona jo: nabigazioa, Bilatu
Kanadako mapa.

Kanadako geografia bost eskualde handitan banatu daiteke: Kanadar ezkutua, Apalatxe mendiak, Aintzira Handien eta San Laurendi ibaiaren arroa, Erdialdeko Zabaldiak eta Kostaldeko mendiak.

Herrialdea, bestela, mendebaldean Ozeano Bareak mugatzen du, ekialdean Atlantikoak eta iparraldean Artikoak.

Kanada satelite bidezko irudian.

Eduki-taula

[aldatu] Uharteak

Iparraldeko kostaldeak sartu-irten eta uharte ugari ditu, hedadura handikoak, hala nola Baffin, Victoria, Ellesmere eta Banks, Uharte Artikokoak.

Ternua ekialdeko kostaldearen handiena da, Atlantikoan, eta Vancouver uhartea mendebaldeko zabalena, Ozeano Barean.

[aldatu] Mendiak

Mendi Harritsuak herrialdeko mendebaldean dauden, gailur garaiena Logan mendia duela (6.050 m), Alaskarekin mugan.

[aldatu] Ibaiak

Ibai nagusien artean Mackenzie, San Laurendi, Columbia, Niagara, Saskatchewan eta Yukon ditugu.

[aldatu] Aintzirak

Ameriketako Estatu Batuekin mugan ditu bost Aintzira Handietatik lau: Superior, Huron, Erie eta Ontario.

Tresna pertsonalak
Izen-tarteak

Aldaerak
Ekintzak
Nabigazioa
Inprimatu/esportatu
Tresnak
Beste hizkuntzak