Kanaldude
Wikipedia(e)tik
| Kanaldude | |
|---|---|
| Jabea | Aldudarrak Bideo |
| Emisio eremua | |
| Hasiera data | 1997 |
| Egoitza | Arrosa |
| www.kanaldude.tv/ | |
Kanaldude Nafarroa Behereko Aldude herrian sortu eta gaur egun Arrosan egoitza duen herri telebista da. Euskaraz ari da eta Aldudarrak Bideo kooperatibak sortutako proiektua da.
Eduki-taula |
Historia [aldatu]
Egun Kanaldude denaren proiektua 1997an hasi zen. Hilabetero ateratzen zen Elebista bideo-kazeta sortu zen. Hortik aurrera Ipar Euskal Herriko ahalik eta eremurik zabalenera heltzeko igorgailuak ezartzeari ekin zioten eta 2006an dagoeneko Nafarroa Behere ia osoan ikusi ahal zen. 2007an emankizunak interneten ere daude ikusgai; webguneak 7.000 bat bisita ditu astean.
Egun TVPI telebistan ere eduki batzuk eskaintzen dituzte. 2011ren hondarrean zuzeneko emanaldiak egiten hasteko probak egiten ari ziren. Kateko arduraduna Ximun Carrere da[1].
Erreferentziak [aldatu]
- ↑ Eskuz esku egina, Argia, 2.304. alea, 2011ko abenduaren 25a.
Ikus, gainera [aldatu]
Kanpo loturak [aldatu]
|
|||||||||||