Kanario

Wikipedia, Entziklopedia askea
Kanari» orritik birbideratua)
Kanario
Iraute egoera

Arrisku txikia  (IUCN 3.1)
Sailkapen zientifikoa
ErreinuaAnimalia
FilumaChordata
KlaseaAves
OrdenaPasseriformes
FamiliaFringillidae
GeneroaSerinus
Espeziea Serinus canaria
Linnaeus, 1766
Datu orokorrak
Gizakiak ateratzen dizkion produktuakdomestic canary (en) Itzuli
Masa1,54 g (pisua jaiotzean)
15,3 g (helduen pisua)
Kumaldiaren tamaina3,5
Errute denbora13 egun
Genomaren kokapenaensembl.org…

Kanaria, kanarioa[1] edo kirrixkilet (Serinus canaria) fringillidae familiako hegazti paseriformea da.[2]

Makaronesiako Kanarietan, Azoreetan eta Madeiran hegazti autoktonoa da. Lehen karnabaren (Carduelis carduelis) edo etxe-txolarrearen (Passer canarius) ahaidetzat hartzen bazen ere, egun txirriskilarena dela badakigu.

12 cm inguru luze da. Lumarik gehienak berde horixkak ditu, baina emearen bizkarrekoak gris arreak izaten dira. Azores, Madeira eta Kanaria uharteetan bizi dira. Oso kantari onak izaten dira, eta zaletasun handia izan da kanarioetarako; Kanaria uharteak aurkitu bezain laster hasi ziren, 1393. urtean, kanarioak alde orotara zabaltzen. Kaiolako txori gisa oso erabilia da. Belar haziak jaten ditu batez ere. Beste txori mota batzuekin ere gurutzatu ohi da, karnabarekin, tarinarekin eta txontarekin besteak beste.

Kanariar palmondoarekin (Phoenix canariensis) batera, Kanarietako ikurra da, legeak dioenez.

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  1. Hiztegi Batua. Kanari. .
  2. Snow, D. W.; Perrins, C. M.. (1998). The Birds of the Western Palearctic concise ed.. Oxford: Oxford University Press ISBN 0-19-854099-X..


Biologia Artikulu hau biologiari buruzko zirriborroa da. Wikipedia lagun dezakezu edukia osatuz.