Kanariar palmondo
|
|
||||||||||||||
|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|
Phoenix canariensis
|
||||||||||||||
| Sailkapen zientifikoa | ||||||||||||||
|
Kanariar palmondoa (Phoenix canariensis) Arecaceae familiako palmondo bat da, jatorria Kanariar Uharteetan duena. Datil-palmondoaren (Phoenix dactylifera) hurbileko senidea da.
Kanariarekin batera, Kanarietako ikur ofizialetako bat da.
Eduki-taula |
[aldatu] Ezaugarriak
Hosto iraunkorreko zuhaitz handia da kanariar palmondoa: 20 m garai izatera izan daiteke. Adaburua tamaina handikoa da, eta hosto -palma- luze eta ugari ditu.
[aldatu] Zurtoina – Azala
Palmondoaren zurtoin luze eta bakarrak estipe izena du. Enborra gorantz hazten da -palmondo mota guztietan bezala-, eta ez zeharka; hori dela eta, palmondo guztiek enbor bakarra eta luzea dute, baina ez alboko adarrik. Gorantz bakarrik hazten da, ez zabalean.
Zurtoinak zartadura horizontalak ditu: azpiko hostoek erortzean, utzitako seinaleak dira. Azala marroi-grisa da.
[aldatu] Hostoak
Palmondoaren hostoak oso handiak eta pinatuak dira: 150-200 inguru foliolo dituzte -zurrunak eta puntazorrotzak-.
[aldatu] Loreak
Palmondo mota hau zuhaitz dioikoa da, eta panikula horiak, handiak eta zintzilikariak osatzen dituzte loreek.
[aldatu] Fruituak
Fruitua -drupa erakoa- laranja kolorekoa da, eta sorta ederretan sortzen da. Lehorra eta janezina da, eta urtebete behar du heltzeko.
[aldatu] Habitata
Kanariar Uharteetan du jatorria palmondo mota honek. Izotzik gabeko klima epelak, eta udaren eta neguaren artean tenperatura alde handirik ez duten klimak dituzte berezkoak palmondoek; hau da, klima tropikalak eta ekuatorialak.
Euskal Herrian lorategi batzuetan aurki ditzakegu, eguteran.
[aldatu] Erabilera
Lorategiak eta parkeak apaintzeko erabiltzen dira palmondo hauek. Kanariar uharteetan, eztia egiten dute loreekin, eta erratzak palmekin.
[aldatu] Erreferentziak
- Artikulu honen edukiaren zati bat Botanika.wikispaces.com webgunetik hartu da, CC BY-SA 3.0 lizentziapean.