Kanariak
|
Kanarietako Autonomia Erkidegoa |
|||
|---|---|---|---|
| Autonomia erkidegoa | |||
|
|
|||
| Hiriburuak | Santa Cruz Tenerifekoa eta Las Palmas Kanaria Handikoa | ||
| Probintziak | Las Palmas Santa Cruz Tenerifekoa |
||
| Herritarra | kanariar | ||
| Eremua - Espainiaren |
7.447 km² % 1,5 |
||
| Biztanleria - Espainiaren Dentsitatea |
1.995.833 (2006) % 4,4 264,30 bizt/km² |
||
| ISO 3166-2 | ES-CN | ||
| Estatutua | 1982ko abuztuaren 10a. 1996ko abenduaren 30ean erreformatua | ||
| Presidentea | Paulino Rivero (CC) | ||
| Hizkuntza ofiziala(k) | gaztelania | ||
| Espainiako Gorteak - Kongresuan - Senatuan |
15 eserleku 13 eserleku |
||
| www.gobcan.es | |||
Kanariak edo Kanaria uharteak[1][2] Afrikako uhartedi atlantikoa da, Marokoren kostalde parean kokatua. Era berean, Kanariek Espainiako autonomia erkidego bat osatzen dute: Kanarietako Autonomia Erkidegoa.
Eduki-taula |
Historia [aldatu]
XV. mendean Espainiak konkistatu aurretik, guantxeak ziren bertako biztanleak.
Uhartediko konkista ia 100 urte luzatu zen, 1402tik 1496 arte hain zuzen ere. Jean de Bethencourt merkatari normandiarrak ekin zion konkistari, Gaztelaren zerbitzura. Portugal ere saiatu zen uharteak bereganatzen, baina Errege-erregina Katolikoen aurrean atzera egin zuen.
Banaketa administratiboa [aldatu]
Uhartedia zazpi uhartek eta hainbat uhartetxok osatzen dute, bi probintziatan banaturik:
- Las Palmas:
- Fuerteventura: 1.659 km2. 89.680 bizt. Lobos irlatxoa barne hartzen du.
- Kanaria Handia: 1.560 km2. 807.049 bizt.
- Lanzarote: 846 km2. 127.457 bizt. Alegranza, Graciosa, Montaña Clara, Roque del Este eta Roque del Oeste irlatxoak barne hartzen ditu.
Inguru naturala [aldatu]
Sumendiek sortu zuten nagusiki uhartedia. La Palma izan da azken erupzioa izan duena, eta Lanzarote eta Hierro dira sumendi gehien dituztenak.
Bestela, lau natura parke dituzte: Timanfaya (Lanzarote), Teidekoa (Tenerife), La Caldera de Taburiente (La Palma) eta Garajonay (Gomera).
Kultura [aldatu]
Guantxera izan da uharteetako biztanleen jatorrizko hizkuntza XVIII. mendea arte, mintzaira bizia moduan desagertu zenean.
Kirolak [aldatu]
Club Deportivo Tenerife eta Union Deportiva Las Palmas dira uharteetako futbol talde nagusiak.
Ekonomia [aldatu]
Turismoa da uhartediko jarduera nagusia, klimari esker. Bestela, bananak eta mahastiak dira laborantza mota garrantzitsuenak.
Pertsonaia ezagunak [aldatu]
- Jose de Anchieta (1534–1597), jesuita eta misiolaria Brasilen.
- Leopoldo O'Donnell (1809-1867), militarra eta politikaria.
- Benito Perez Galdos (1843-1920), idazlea.
- Juan Negrin (1892-1956), mediku eta politikaria.
- Cesar Manrique (1919-1992), artista.
- Rogelio Botanz (1956-), kantautorea.
- Pedro Guerra (1966-), kantautorea.
- Juan Carlos Valeron (1975 - ), futbolaria.
- David Jiménez Silva (1986 - ), futbolaria.
- Pedro Rodriguez (1987 - ), futbolaria.
- Xavier Fernández Annunziata (1987 - ), futbolaria.
Erreferentziak [aldatu]
Kanpo loturak [aldatu]
- (Gaztelaniaz) Gobernuaren webgune ofiziala
| Espainiako autonomia erkidegoak | ||
|---|---|---|
|
Andaluzia • Aragoi • Asturiasko Printzerria • Balearrak • Ceuta • Errioxa • Euskadi • Extremadura • Galizia • Gaztela eta Leon • Gaztela-Mantxa • Kanariak • Kantabria • Katalunia • Madrilgo Erkidegoa • Melilla • Murtziako Eskualdea • Nafarroa • Valentziako Erkidegoa Bestelako lurrak: Afrika iparraldeko espainiar subiranotasuneko uharteak |
||
|
|||||||||||||||||||||||