Kanario
|
Iraute egoera: Arrisku Txikia |
||||||||||||
|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|
Kanario basatia
|
||||||||||||
| Sailkapen zientifikoa | ||||||||||||
|
||||||||||||
|
|
||||||||||||
| 'Serinus canaria' Linnaeus, 1766 |
Kanaria, kanarioa[1] edo Kirrixkilet (Serinus canaria) fringillidae familiako hegazti paseriformea da.[2]
Makaronesiako Kanarietan, Azoreetan eta Madeiran hegazti autoktonoa da. Lehen karnabaren (Carduelis carduelis) edo etxe-txolarrearen (Passer canarius) ahaidetzat hartzen bazen ere, egun txirriskilarena dela badakigu.
12 cm inguru luze da. Lumarik gehienak berde horixkak ditu, baina emearen bizkarrekoak gris arreak izaten dira. Azores, Madeira eta Kanarietako uharteetan bizi dira. Oso kantari onak izaten dira, eta zaletasun handia izan da kanarioetarako; Kanaria uharteak aurkitu bezain laster hasi ziren, 1393. urtean, kanarioak alde orotara zabaltzen. Kaiolako txori gisa oso erabilia da. Belar haziak jaten ditu batez ere. Beste txori mota batzuekin ere gurutzatu ohi da, karnabarekin, tarinarekin eta txontarekin besteak beste.
Kanariar palmondoarekin (Phoenix canariensis) batera, Kanarietako ikurra da, legeak dioenez.
Erreferentziak [aldatu]
- Artikulu honen edukiaren zati bat Lur hiztegi entziklopedikotik edo Lur entziklopedia tematikotik txertatu zen 2011/12/27 egunean. Izan ere, egile-eskubideen jabeak, Eusko Jaurlaritzak, hiztegi horiek Creative Commons Aitortu 3.0 Espainia lizentziarekin argitaratu ditu, Open Data Euskadi webgunean.
- ↑ Hiztegi Batua, Kanari, http://www.euskaltzaindia.net/index.php?option=com_hiztegianbilatu&view=frontpage&Itemid=189&lang=eu&sarrera=kanario
- ↑ Snow, D. W.; Perrins, C. M. (1998), The Birds of the Western Palearctic concise ed., Oxford: Oxford University Press, ISBN 0-19-854099-X
| Artikulu hau biologiari buruzko zirriborroa da. Wikipedia lagun dezakezu edukia osatuz. |