Kanda Bongo Man
Wikipedia(e)tik
Kanda Bongo Man (Inongo, Kongoko Errepublika, 1955 -) Kongoko abeslari eta musikagilea da.
Biografia [aldatu]
Soukous izenez ezagutu den musika afrikarraren garapena bultzatu dutenetako bat da, eta musika horren estilo dinamikoagoa, dantzatzeko egokiagoa lortu zuen. Bella Mambo orkestrarekin ibili zen abeslari gisa. 1979an Parisera joan zen bizi izatera, eta bere musika ezaguna izaten hasi zen Europan.
Lanen artean ditu: Iyole (1981), Maitasun eroa (1984), Kwassa Kwassa (1988), Zing Zong (1991), Soukous Central Parken (1993).
Erreferentziak [aldatu]
- Artikulu honen edukiaren zati bat Lur hiztegi entziklopedikotik edo Lur entziklopedia tematikotik txertatu zen 2011/12/27 egunean. Izan ere, egile-eskubideen jabeak, Eusko Jaurlaritzak, hiztegi horiek Creative Commons Aitortu 3.0 Espainia lizentziarekin argitaratu ditu, Open Data Euskadi webgunean.