Kanda Matsuri

Wikipedia(e)tik
Hona jo: nabigazioa, Bilatu
Kanda Matsuri 2009-1 in Akihabara.jpg
Kanda Matsuri 2009-3 Mikoshi in Akihabara.jpg

Kanda Matsuri (神田祭?) Tokioko jaialdi xintoistarik jendetsuenetakoa da, Sanja Matsuri eta Sannō Matsuri jaialdiekin batera Tokioko hiru jaialdi handiak osatzen ditu. Maiatzaren 15etik gertuen dagoen larunbatean egiten da.

Historia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Jaialdia XVII mende hasieran sortu zen Tokugawa Ieyasuk Sekigahara guduan lortutako garaipena ospatzeko eta ondoren oparotasuna izateko jaialdia egiten jarraitu zuten Edo Aroan. Gaur egungo jaialdia Kanda santutegiko "kami"aren omenez egiten da.

Jaialdia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Sannō Matsurirekin ez koinziditzeko urte bakoitietan bakarrik ospatzen da. Kanda santutegian eta inguruko barrutietan biltzen da jendea eta 200 mikoshi aterratzen dituzte txirulariz eta dantzariz lagunduta.

Kanpo loturak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Kanda Matsuri Aldatu lotura Wikidatan