Kandelario

Wikipedia, Entziklopedia askea
Kandelaria» orritik birbideratua)
Kandelario egunean, ohitura dago kristau tradizioko hainbat herrialdetan kandelak bedeinkatu eta pizteko.

Kandelario[1] edo Garbikunde eguna[2] Jesusen Tenpluko Aurkezpena ospatzen duen jai kristaua da, otsailaren 2an. Hala ere jatorria latindarra eta paganoa du, Lupercales jaiekin zerikusia duena. Antzina, inauteriei hasiera emateko data zen.

Kristauek Ama Birjinaren Garbikundea[1] ere ospatzen dute eta Kanariar uharteetan eta haien eraginez Latin Amerikan Kandelarioko Andre Maria.

Ipar Euskal Herrian, Ganderailu du izena egun honek.[3]

Ohitura eta sinesmenak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Herri tradizioaren arabera, neguaren luzea edo laburra neurtzen da egun horretako eguraldiaren arabera: «Kandelario bero, negua dator gero; Kandelario hotz, negua joan da motz» dio atsotitzak. Eguneko ezaugarrien arabera negua luzatuko den ala ez iragartze hori, izatez, AEBetan ospetsu bihurtu den Marmotaren egunari lotuta dago. Izan ere, Kandelario eta Marmotaren Eguna Europako tradizio beretik sortzen diren bi aurpegi dira. Hibernatzen duten ugaztunek lozorroari uztea ala ez uzteko aukera batekin dagoen lotua tradizio hori,[4] eta Euskal Herrian hartz baten esnatzearekin lotu izan ohi da, normalean Inauterien zikloarekin lotuta.[5]

Euskal Herrian kandelak eta argizariak bedeinkatzeko eguna ere bada, urtean zehar eguraldiak ekarritako ezbehar eta gaixotasunetatik babesteko. Bedeinkapena era askotan egin izan da, hala nola atzamarra urtutako argizaritan jarri eta hiru aldiz aitaren eginez eta buruko ile zenbait errez[6].

Jai kristaua X. mendean abiarazi bazen ere, Quadragesima Epiphania izenez ezagutzen zen eta IV. mendetik ospatzen zen jaian du jatorri.

Esaerak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Hainbat esaera daude egun honekin zerikusia duena, horien artean[1]:

  • Kandelarioz elurra, joan da neguaren beldurra.
  • Kandelarioz euria, laster da udaberria.
  • Kandelario, lario, haitzari hura dario.

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  1. a b c «Kandelario», Euskaltzaindiaren Hiztegia.
  2. https://www.euskaltzaindia.eus/index.php?sarrera=garbikunde&antzekoak=ez&option=com_hiztegianbilatu&view=frontpage&layout=aurreratua&Itemid=410&lang=eu-ES&bila=bai «Garbikunde»], Euskaltzaindiaren Hiztegia.
  3. «Ganderailu», Euskaltzaindiaren Hiztegia.
  4. Pérez Iglesias, Juan Ignacio. «Kandelaria - Zientzia Kaiera» Zientzia Kaiera (Noiz kontsultatua: 2018-02-02).
  5. Araolaza, Oier. Inauteri goiztiarrak — Eibar.ORG | Eibarko peoria. (Noiz kontsultatua: 2018-02-02).
  6. (Gaztelaniaz) Dueso, José. El calendario tradicional vasco. , 30 or..

Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]