Kanope

Wikipedia, Entziklopedia askea
Kanopus» orritik birbideratua)

Kanope[1] (antzinako grezieraz Κάνωβος, eta hau antzinako egiptoerazko Kah Nubetik "urrezko lurzorua"), Antzinako Egiptoko itsas-portudun hiria, Niloren deltan kokatua. "Kahnub" hiriaren gaitzizena izan zen bere ugaritasunagatik, jatorrian "peguat" deitua.

Alexandriako gaur egungo portu inguruan zegoen, hiri honen erdialdetik 25 kilometrotara, eta Abukirretik bi edo hiru kilometrotara. Bere hondakinak, deltaren mendebaldeko uharte sedimentarioan daude, deltaren mendebaldeko muturreko besoaren itsasoratzean, Kanopiko, Kanobiko edo Hereaklotiko ere deitua, Niloren antzinako bost besoetako bat.

Itsas-portu nagusi funtzioak bete zituen, K. a. IV. mendean Alexandria sortu zen arte.

Egiptologia goiztiarraren indusketek, argitara eman zituzten hiriko hondakin zabalak, bere kaiak eta granitozko monumentu handiak, Ramses II.aren inskripzioak dituztenak.

Kanoperen sortze data zehatza, ez da ezagutzen, baina Herodotok, hiriari, antzinako portu bat bezala erreferentzia egiten dio. Homeroar mitoak, Menelaok sortu zuela dio, bere ontziko gidari zen Kanopus, bertan, suge batek ziztatuta hil ondoren. Homerok, Menelaok, ertzean, bere nabigariaren omenezko monumentu bat nola eraiki zuen deskribatzen du, monumentu horren inguruan hiria garatuko zelarik.

Baina Kah Nub "urrezko lurzorua" toponimoaren egiptoar etimologiak, tokiko jatorri bat adierazten du, eta, argi eta garbi, merkataritzakoa.

Kanopen, giza burudun ontzi batekin irudikatuta zegoen Osiris jainkoaren forma bat gurtzen zen, honela, nahasturagatik, ontzi kanopoen izena sortuz.

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]