Kanpe

Wikipedia(e)tik
Hona jo: nabigazioa, Bilatu

Greziar mitologian Kanpe (antzinako grezieraz Κάμπη Kámpê, beharbada κάμποςetik kámpos, "itsas munstroa") jainko ktoniko bat zen, munstro femenino bat.

Kronosek Tartaroa zaintzeko esan zion, non Ziklopeak eta Hekatonkiroak gartzelaratu zituen. Zeusen esku hil zen honek Tartaroko presoak askatu zituenean Kronosen aurka borrokatzen lagun ziezaioten (Titanomakia).

Munstro hibrido bat bezala deskribatua da, emakume gorputza duena, behealdean ezkataz estalia, sugezko ile batekin eta sorbalden artean mugitzen zitzaion eskorpioi batekin.

Nono Panopolisekoak Dionisiakoak liburuan, Kanperen deskribapen xehetuena ematen du. Joseph Fontenrosek, Nonok, Tiamat munstro babiloniarraren berrirudikapentzat jotzen zuela iradokitzen du, baita Ekidna ere, beste izen batekin, bere hanka ezkatatsuak sugegorriak bezalakoak zirelarik (ἔχιδνα, ekidna "sugegorria") edo Tifonen baliokide femeninoa. Bere lexikoian Hesikio Alexandriakoak, Epikarmo olerkariak Kanpe Zeto edo itsas munstro bezala adierazten duela nabarmentzen du ('Zeto'k munstro zehatz bat adierazten du, Gea eta Pontoren semea, baina baita itsas munstro guztiak orokorrean ere.