Kanpo merkataritza

Wikipedia(e)tik
Hona jo: nabigazioa, Bilatu

Kanpo merkataritza edo nazioarteko merkataritza herrialde ezberdinen artean gertatzen den ondasun eta zerbitzuen sarrerak eta irteerak dira. Herrialde bateko ikuspuntutik bi atal bereizten dira kanpo merkataritzan: inportazioak, herrialde horretako herritar eta enpresek beste herrialdeetan egindako erosketak eta zerbitzu-jasotzeak dira orohar; eta esportazioak, herrialdetik kanpora egindako salmentak eta zerbitzu-emateak. Kanpo merkataritza ahalbidetu eta erraztu egiten duten ekonomiak ekonomia irekiak direla esaten da; aitzitik, ekonomia batean, kanpo merkataritzarako oztopoak jartzen badira, ekonomia itxia dela esaten da.


Ekonomia Artikulu hau ekonomiari buruzko zirriborroa da. Wikipedia lagun dezakezu edukia osatuz.