Kansai eskualdea

Wikipedia(e)tik
Hona jo: nabigazioa, Bilatu
Kansai eskualdearen mapa

Kansai eskualdea (関西地方 Kansai-chihō?) edo Kinki eskualdea (近畿地方 Kinki-chihō?) Japoniako Honshū uharteko erdi-hegoaldeko eskualdea. "Kansai" eta "Kinki" izenak, historikoki esanahi desberdina izan badute ere, gaur egun sinonimotzat har daitezke. Osaka, Kobe eta Kyotok osatzen duten hiri-ingurua Japoniako bigarren populatuena da Tokioko inguruaren ondoren. 2010ean, Japoniako Estatistika Bulegoaren arabera, 22.757.897 pertsona bizi ziren eskualdean.

Geografia [aldatu]

Kansai eskualdea Japoniako kulturaren eta historiaren gune nagusia da. Eskualdearen muina Osakak eta Kyotok osatzen dute, Kinki lautadan; handik, eskualdea estutu egiten da mendebalderantz Seto itsasoaren alderantz, Himeji eta Kobe aldera. Iparraldean, Japoniako itsasoak mugatzen du eskualdea; hegoaldean, Kii penintsula eta Ozeano Barea ditu mugakide, eta ekialdean Ibuki mendiak eta Ise badia. Lau parke nazional ditu, osorik edo partez, eta Unescok Gizateriaren Ondare izendatutako bost gune.

Prefetura hauek osatzen dute eskualdea:

Batzuetan, Fukui, Tokushima eta Tottori prefeturak ere Kansai eskualdekotzat jo ohi dira.

Kansai eskualdeak 27.335,11 km²-ko azalera du, eta 830 bizt./km²-ko dentsitatea.