Kantabri

Wikipedia(e)tik
Hona jo: nabigazioa, Bilatu
K. a. 29ko Kantabriako mapa.
Kantabriar hilarria.

Kantabri herria (latinez, cantăber) Erromatarren konkista baino lehenago Hispaniako iparraldean bizi zen herria zen, gaurko Kantabria baino lurralde zabalagoa okupatuz, bere hiriburua Amaya (gaur egun Burgosko probintzian) izanik.

Kantabriarrak zenbait tributan banatuta ziren: salaenoak, orgenomescoak, avariginioak, blendioak eta coniscoak kosta partean eta cadinienseak, concanoak, plentusioak, tamaricoak eta vadinienseak barruan.

Zalantzan dago zeltak ala aurreindoeuroparrak ziren, eta ondorioz Kantabriera (antzinako hizkuntza) beraien hizkintza aitzineuskara ote zen edo zeltiberieraren adarrekoa. Bi teorien defendatzaileak daude.

Julio Zesarrek Akitani iberiarren senideak zirela esaten zuen baina Arkeologiaren aztarnek zeltekin senidetu dituzte.

Basati eta ausartitzat hartuta, bere askatasuna mantentzeko borrokak itzala eman diote Historian. Ez ziren garaituak Kantabriatarren Gudak zeritzon Agripa eta Augustoren kanpainek bere deuseztapen partziala lortu zuten arte.

Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Kantabri Aldatu lotura Wikidatan