Kantabriar labaru

Wikipedia, Entziklopedia askea
Kantabriar labaro» orritik birbideratua)
Kantabriar labarua.

Kantabriar labarua (montañesez: lábaru cántabru) Antzinaroan cantabrum izenez deitu ohi zen erromatar estandarte baten gaur egungo berrirudikatzea da. Gaur egun, Kantabrian erabiltzen da.

Ilgoraz inguraturiko biribil bat duen kolore gorri ilunezko bandera batean oinarritzen da.

Jatorria Barros herrian du, Los Corrales de Guelnako udalerrian, Barrosko Gurpìla edo Estela deiturikoa, bertako estelen parkean ikusgai dagoela, ondoko ermitan agertutako beste zati batutakoen ondoan. 1976an, Luis Angel Montes de Neira diseinatzaileak bandera gisan gertatu zuen: sinbolo hori ederraren azpian karmesi koloreko oihala jarrita, ustezko labarum cantabrum historikoa kolore horretakoa zelakoan. 1976 eta 1983 urteen artean Kantabria Atropá ("Batua", euskaraz) elkarteak aldarrikatu zuen eta hasierako eztabaidan alderdi gehienak alde agertu baziren ere, UCD aurka agertu zela, PSOE konbentzitu zuen eta azkenean bandera zuri gorria onartu zen estatuturako, Santander hiriburuko portuko itsas seinale bat baino ez dena.

Eztabaida[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kantabrian gai eta bandera horrekiko eztabaida bizia dago: aldekoek diotenez, antzinatik lur horretan bizi den kantabru herriak ikurra erabili duela; aurkakoek diote, aldiz, bandera kantabriar nazionalisten asmakuntza besterik ez dela.

Conceju Nacionaliegu Cántabru alderdiaren proposamen baten ondorioz, eta aldeko 3.000 sinadura baino gehiago batuz, udalerri batzuetako udaletxe gutxi batzuk herriko jai nahiz jai egunetan udaletxeetan erkidego horretako bandera gisa zintzilikatzea onartu zuten. Proposamena onartu zutenen artean Cumillas eta Culindris daude.

Dena dela, eta 2016. urtetik aurrera eraikin ofizial guztietan erabil daiteke legez, legebiltzar autonomikoan PRCk proposatuta, eta Podemosen zein —orain bai— PSCren botoei esker. PPk aurkako botoa eman zuen.

Ikus gainera[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]