Kantabriar labaru

Wikipedia, Entziklopedia askea
EnzaiBot (eztabaida | ekarpenak)(r)en berrikusketa, ordua: 21:04, 21 apirila 2015
Kantabriar labaroa.

Kantabriar labaroa edo Labaro kantabriarra (Montañesez lábaru cántabru) Antzinaroan cantabrum izenez deitu ohi zen erromatar estandarte baten gaur egungo berreirudikatze bat da. Gaur egun, Kantabrian erabili ohi da.

Hau lau ilgoraz inguraturiko borobil bat kokatzen den kolore gorrizko bandera batean oinarritzen da.

Eztabaida

Berez, ez du ofizialtasunik, eta Kantabrian gai eta bandera honekiko eztabaida bizia dago: aldekoek, antzina eskualde honetan bizi zen kantabri herriak ikur hau erabili zutela diote, aldiz, aurka daudenak, bandera hau kantabriar erregionalismoaren asmakuntza bat besterik ez dela diote. Conceju Nacionaliegu Cántabru alderdiaren proposamen baten ondorioz, udalerri batzuetako udaletxe gutxi batzuk herriko jai nahiz jai egunetan udaletxeetan erkidego honetako bandera gisa zintzilikatzea onartu zuten, proposamen hau onartu zuten udalerri garrantzitsuena Comillas izan zen.

Ikus gainera