Kantauriko ur-txakur

Wikipedia, Entziklopedia askea
Kantauriko ur-txakurra» orritik birbideratua)
Kantauriko ur-txakurra
Txakur arraza
EspezieaCanis lupus familiaris
Jatorria Espainia
 Euskal Herria

Kantauriko ur-txakurra Euskal Herriko, Kantabriako zein Asturiasko itsasbazterreko herrietan eta bereziki arrantzale munduan ezaguna izan den bertako txakur arraza bat da.

Arraza-izendapena[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Zenbaitzuek ez zuten berezko arrazatzat jotzen eta Espainiako ur-txakurraren arrazako azpi-motatzat hartzen zuten. Zenbait txakurzaleek berriz berezko arraza zela mantentzen zuten eta ezagupen ofiziala izateko lanean jardun ziren. Argi dagoena zera da, Kantauri itsas bazterreko arrantza kaietan txakur mota hau aspaldidanik ezaguna izan dela.

Azkenean, Espainiako Ministerio de Medio Ambiente y Medio Rural y Marino erakundeak 2011ko martxoaren 22an berezko arrazatzat onartu zuen ofizialki[1]. Hala ere, Espainiako ur-txakurra ez bezala, arraza honek ez du NFZren nazioarteko ezagupenik.

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Ikus, gainera[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]